AEBko Albaitaritza Zerbitzuen Laborategietan SARS-CoV-2 birusa aurkitu dute bisoi basati batean.
2020ko urrian, Nekazaritza Saileko Animalien eta Landareen Osasuna Ikuskatzeko Zerbitzuak azterketa bat egin zuen Utahko, Michiganeko eta Wisconsineko bisoi-haztegietan.Eta Utahko bisoi-haztegi batean jasotako lagin batean topatu zuten birusa; gainerakoak negatiboak ziren.
Animalien Osasunerako Mundu Erakundearen arabera (OIE), animalia batzuk SARS-CoV-2 birusarekin kutsatzen direla frogatu den arren, pertsonak beste pertsonen bitartez kutsatzen dira. Hala ere, animaliak, basatiak zein etxekoak, birusaren gordailu izan daitezke (gaixotasun sintomarik izan gabe), eta hori arriskutsua da. Birusak animalietatik gizakietara pasa daitezke eta birusa berak pertsonaren barnean eboluzionatu dezake modu arriskutsu batean.
OIEk ohartarazi du kutsatuta dauden edo egon daitezkeen pertsonek ez dutela kontakturik izan behar animaliekin. Europako bisoi-haztegietan infektatutako langileak izan zirela bisoiak kutsatu zituztenak uste da. Horregatik, neurriak hartu dituzte haztegietan, eta ingurumen basatian ere zaintza egin behar dela adierazi dute.
Informazio-iturria: https://zientzia.eus/gaiak/
2021/02/28
Elaia Rui-Wamba
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina