Grabitatea eta bere berezitasunak

 Zer gertatuko da pisu ezberdineko bi objetu altura batetatik jaurtiz? 


Gaur egingo dugun esperimentua grabitatearen inguruko esperimentu bat da. Hau pisu ezberdineko bi objektu hartuz eta altura batetik botaz egingo dugu. Aztertu beharrekoa ea abiadura berdinean erortzen diren da. Hau da ea lurra denbora berdinean ukitzen duten aztertuko dugu.

Grabitatea masa duten objektuak elkarrengana erakartzen diren fenomeno naturala da, batez ere planeten, galaxien eta unibertsoaren beste objektuen arteko elkarreraginean antzeman daitekeen efektua. Objektu astronomiko baten inguruan gorputz fisiko batek bizi duen azelerazioa eragiten duen oinarrizko lau elkarrekintzetako bat da. Interakzio grabitazionala edo grabitazioa ere deitzen zaio.


Esan beharra daukat badakidala zer gertatuko den izan ere askotan esan didate eta askotan probatu dut. Baina jakinaren gainean ez banengo nik pentsatuko nuke gutxi pisatzen duen objektua lurrera arinago helduko zela.


Materiala:

  1. Pisu ezberdinetako bi objektu



Pausuak:

  1. Bi pisu ezberdinetako objektuak hartu

  2. Eta altura batetik bota.



Esperimentua egin eta gero, konturatu gara bi objektu horiek nahizta pisu desberdinekoak izan abiadura berdinean erortzen direla lurrera, hau lurraren grabitatearengatik gertatzen da. Gorputzen pisuak ez du batere eraginik eta, beraz, bi objektuek aldi berean erori behar dute. 
Airearen erresistentzia kontuan hartzen bada, gorputz astunena arina baino azkarrago erortzen da, airearen erresistentzia handiagoa eskaintzen baitu. Hau da, tamaina bereko objektu ezberdinak hartzen badituzte, aldi berean eroriko dira, horien pisua kontuan hartu gabe; hala ere, batek azalera handiagoa badu, astiroago eroriko da aireak haren gainean eragiten duen eraginez, eta objekturik txikiena airearekiko erresistentzia gutxiagorekin eroriko da.
Airearen erresistentzia kontuan hartzen ez bada, bi gorputzak berdin erortzen dira, erortzeko abiadura planetaren erorketa askearen azelerazioaren (grabitatea) menpekoa baita, ez masarena. Horregatik bi objetuak aldi berean jauziko dira.


Informazio Iturriak:


Bideoa:





Iruzkinak