Ikastolen sorreraz Begoña Erraztirekin, asteazkeneko ''Itxi Liburuak'' saioan

 


Ikastolen sorreraz Begoña Erraztirekin, asteazkeneko 

''Itxi Liburuak'' saioan


Asteazkenean, ikastolen sorreraren gaia landuko du "Itxi Liburuak" saioak, eta Begoña Errazti EAko presidente ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan. 

Itxi liburuak' saioan, Euskal Herriko aurpegi ezagunek, hau da, euskal famatuek, erronka 'historiko' bati egin beharko diote aurre: ikasgela batean sartu, eta unibertsitateko ikasleen aurrean gertaera historiko bat oinarri duen klase dibertigarri bat ematea. Gaizka Aranguren historia-dibulgatzailearen laguntzarekin batera. 


Begoña Errazti Esnal (Barakaldo, Bizkaia, 1957ko abuztuaren 22a) politikari euskalduna da. Barakaldon jaioa, Iruñean bizi izan da gaztetandik. 1999tik 2007 arte Eusko Alkartasuneko (EAk ezkertiar, sozialdemokrata, abertzale, independentista, europeista, internazionalista, bakezale eta akonfesionala) lehendakaria izan zen.




Informazioi iturria:  https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/itxi-liburuak/bideoak/osoa/7893505/bideoa-ikastolen-sorreraz-begona-erraztirekin-martxoaren-10ean-/



Iruzkinak