Materiala:
Ura
Ontziak garbitzeko xaboia
Azukrea
Lastotxo bat
Ontzi bat
Koilara bat
Prozedura:
1. Hasteko, ur epela ontzi baten jarri behar da. Ur horri, koilarakada bat azukrea bota behar zaio, eta nahastu egin behar da ura berriz ere garden geratu arte.
2. Jarraian, bi koilarakada xaboi bota behar zaizkio eta dena ondo nahastu.
3. Nahaste homogeneo hau egin ostean, mahai baten gainean nahaste apur bat bota behar da eta mahaitik hedatu.
4. Bukatzeko, lastotxoa nahastearen barnean sartu, lastotxotik putz egin mahairantz, eta burbuila bat sortzen dela ikusi. Burbuila horren barnean beste burbuila bat sartzeko, berriz ere lastotxoa nahastearen barnean sartu behar da, lastotxoa aurretik egindako burbuilaren barnean sartu eta putz egin. Hau nahi adina beste egin daiteke.
Niri nola geratu zait:
Gainazal-tentsioari esker, burbuilak gainazal lehor bat ikutzerakoan, apurtu egiten dira. Kasu honetan, lastotxoa egindako nahastearekin bustita dagoenez, hau burbuilaren formara egokitu egiten da eta honek ez dio apurtzen uzten.
Zer da gainazal-tentsioa?:
Gainazal-tentsioa erakarpen indarra da, edozein likidoren gainazalaren azpian dauden molekulek gainazal-airea materiaren bi egoera desberdinen ukitzegunea da.
Informazio iturriak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina