Ni Kimetz naiz eta 3. unitatearen zientzia txokoan urarekin eta plastikozko poltsa batekin nola sua egin dezakegun azalduko dizuet.
Materiala:
- Poltsa gardena
- Ura
- Lastoa edo material zikua
Prozedura:
Lehenengo poltsa garden bat eduki behar dugu, izan ere, horrela argi uhinak poltsan errefraktatuko dira. Ondoren, poltsa urarekin bete beharko dugu, erdia baino pixka bat gehiago. Horren ostean poltsari bueltak emango dizkiogu horrela esfera bat sortuko dugu.
Poltsa gardena denez lente bikonbexu bat sortuko dugu. Ongi da, lupa batek (edo edozein lentek) ez du eguzki erradiazioaren energia handitzen. Hala ere, elkartzen ditu, eta hau da beroa sortzen duena.
Ostean lastoa edota horrelako gauza zikuak hartuko ditugu eta txikituko ditugu.
Azkenik, lasto zati guztian elkartuko ditugu baina hiru taldetan banatuko ditugu, izan ere, gutxinaka lastoa bota beharko dugu.
Behaketa:
Ondorioak: Azkenean sua egitea lortu dugu, izan ere, eguzkiak energia termikoa eta argi energia trasnmititzen digu eta lente bikonbexu honekin argi uhinak eta uhin termikoak kontsentratzen du. Ondorioz, egur zatitxo hori berotu da. Hau egitea oso baliogarria da, alde batetik mendian galtzen bazara, zeren eta, 3 gauza erabilita bero egotea lortu dezakezu.
Informazio iturriak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina