Jara Bartzelonan

Jara Bartzelonan : Osoro, Jasone: Amazon.es: Libros
Izenburua: Jara Bartzelonan
Egilea: Jasone Osoro
Argitalpen urtea: 2007
Argitaletxea: Alfaguara Zubia

        Jara 15 urteko neskatila bat da, ile kizkurra du, begi marroiak ditu eta asko gustatzen zaio bidaiatzea, eta baita saskibaloian aritzea ere. Bartzelonara joan beharko da bere aitita eta amamarekin bizitzera. Bertan ez du lagunik izango, inork ez duelako bere laguna izan nahi izango ospe txarra zuelako bizi izan zen hirian. Bi hilabete geroago, institutuan lagun berri bat egingo du, Laia izenekoa. Jara eta Laia ezagutzen joango dira eta lagun oso onak egingo dira denboraren poderioz. Egun batean, biak kontzertu batera joango dira Laiaren lagun batzuekin, eta Jarak Ibai izeneko lagun berri erretzaile bat egingo du. Jarari ikasketak ahaztuko zaizkio eta gezur asko esaten hasiko da. Berak lan bat aurkituko du, bere lagun guztiek daukatelako. Berak nahi duen lana lortuko du? Zer egingo du ikasketekin?


Iritzia:
    
        Niretzat liburu hau oso polita izan da, abentura handi bat izan delako. Liburua irakurtzerakoan ez naiz batere aspertu, izan ere, istorioan sartu naiz. Hortaz, asko gustatu zaidanez irakurtzea gomendatzen dut.


Erika De La Lama
2021/08/26

Iruzkinak