Lurrikarak

Dakizunez, plaka tektonikoek elkar ukitzen dute. Batzuetan, elkarri bultza egiten diotenez lurra hautsi egiten da eta failak sortzen dira, zoruaren dardarak eta bibrazioak, hau da lurrikarak eraginez
Lurrikarak
Lurrikarak aztertzen dituen zientzia sismografia da. Zientzialariek lurrikarak aztertzeko eta neurtzeko oso tresna sentikorrak erabiltzen dituzte: sismografoak. Lurrikaren magnitudea Richterren eskalan neurtzen da eta sortzen dituzten kalteak edo ondorioak Mercalliren intentsitate-eskalan neurtzen dira.
Lurrikarak itsasoan gertatzen direnean, itsasikara edo tsunami (itsasikarak izendatzeko eta nazioartean hedatu den termino japoniarra) deitzen zaie. Olatu izugarriak sortzen dituzte, eta olatu horiek milaka kilometro egin ditzakete 800 km/h abiaduran. Hondamendi izugarriak eragiten dituzte kostaldera iristen direnean. 1971ko apirilaren 24an, Japoniako Ishigaki uhartean gaur arte ezagutu den olaturik handiena izan zen. 85 metroko altuera hartu zuen.


Iruzkinak