Haurtzaro ikastolan irakaslea den Josu Arotzenak, ondoko artikulu hau argitaratu du bere ikastolako blogean. Artikulua interesgarria izateaz gain, gaur egun pil-pilean dagoen gaia jorratzen du. Arretaz irakur dezagun, teknologiak pertsona bazter ez dezan.

Mugikorra erabiltzeko 18 arau

Adin jakin batera heltzerakoan, zein gaztek ez du mugikorra erostea eskatu? Barregarria dirudi ozta-ozta testu mezuak idatzi eta deiak egin nahiz jasotzen zituzten lehen Nokia hura erosteko guraso haiek izan zuten kezka. Egun, interneta duen mugikorra erosterakoan, mundu osora sarbidea ematen duen leihoa eskaintzen ari gara.

Ondo ezagutzen du Janell Hoffmanek egoera hori. Greg Hoffman 13 urteko bere semeak, urtebetez telefono mugikorra desiratu, eskatu, erregutu eta ez zuen ezer lortu. Azken Gabonetan hainbeste desio zuen iPhonea jaso duen arte.
Hala ere, gailua ez zetorren bakarrik, amak idatziriko kontratuaz lagunduta jaso zuen: "Eguberri on! iPhone honen jabea zara orain. 13 urteko mutiko zintzo eta arduratsua zara eta opari hau merezi duzu. Baina opari hau onartzearekin batera, erabilera baldintzatzen duten zenbait arau onartu behar dituzu." Amak kontratuan 18 arau idatzi zizkion, mugikorra jabegoan mantendu nahi bazuen jarraitu beharrekoak. Hauek dira guraso hark ezarritakoak:


1. Nire telefonoa da. Neronek ordaindu dut. Zuri erabiltzen utziko dizut. Ez al naiz ni onena?
2Pasahitza jakingo dut beti.
3. Telefonoak joz gero, deia har ezazu. Telefono bat da. Zure heziketa bikaina frogan jarri ahal izango duzu “kaixo” esanez. "Ama" edo " aita" irakurtzen bada pantailan ez ezazu ezikusiarena egin. Inoiz ez.
4. Eskola egunetan 19:30erako eta asteburuetan 21:00etarako eskura emango diguzu mugikorra. Gau osoan itzalita egon ondoren, goizeko 7:30ean piztuko da. Norbaiten telefono finkora deirik egiteko une egokia ez bada, ez deitu bere mugikorrera, ezeta mezurik bidali ere. Senak esaten dizunari kasu egin. Beste familiak errespeta itzazu, besteek gu errespetatzea nahi genukeen moduan.
5Ez duzu ikastolara eramango. Mezuak bidaltzen dizkiozun jendearekin pertsonalki hitz egingo duzu. Irteerak eta eskolaz kanpoko jarduerek gogoeta eta trataera berezia izango dute.
6. Komunera edo lurrera erortzen bada edota mugikorra desagertuz gero, gailuaren ordezko edo konponketa kostuaren erantzule zara. Halakorik gertatuko balitz, etxeko belarra moztu, haurrak zaindu, zure urtebetetzeko dirua aurreztuz… erreparatzeko prest egon beharko duzu.
7Teknologiaren bidez gezurrik ez esan; inor ez engainatu. Beste batzuentzat kaltegarriak izan daitezkeen elkarrizketetan ez parte hartu. Lagun ona izan.
8Ez argitaratu edo bidali mugikorraren bidez zuzenean, pertsonalki esango ez zenukeen ezer .
9. Ozen ala kideen gurasoen aurrean esango ez zenukeenik ez argitaratu edo ez bidali posta elektronikoz. Zure burua zentsura ezazu.
10Pornorik ez. Nirekin modu irekian partekatuko zenituzkeen web informazioak bilatu. Zerbaiti buruz zalantzarik izanez gero galdetu, aukeran, zure aitari ala niri.
11. Jendaurrean itzali, isildu ala alde batera utzi, batez ere, jatetxeetan, filmak ikusten edo beste norbaitekin hitz egiten ari zaren bitartean. Ez zara lotsagabea, iPhoneak ez dezala hori aldatu.
12. Ez bidali edo jaso zure gorputzaren atal zati intimoen edo beste pertsonaren baten atalintimoen argazkirik. Ez barre egin. Jakintsua zaren arren, egunen batean egiteko tentazioa izango duzu. Arriskutsua da eta zure nerabe/gazte/helduaroa hondatu dezake. Ideia txarra da. Ziberespazioa zabala eta zu baino ahaltsuagoa da. Eta zaila da horrelakorik erabat kentzea, ospe txarra desagerraraztea alegia.
13. Argazki edo bideoak neurrian egin. Guztia ez da dokumentatu beharrik. Zure esperientziak zuzenean bizitu. Zure garunaren memorian betirako gordeak geratuko dira irudi horiek.
14Noizean behin telefonoa etxean utzi, erabaki hori hartzeak ez zaitzala zalantzati bihurtu, telefonorik gabe ere babestua senti zaitez. Telefonoa ez da biziduna, ez da gorputzaren luzapena. Telefonorik gabe bizitzen ikasi. Gaindi ezazu konektatua ez egotearen beldurra gaindi ezazu.
15. Deskarga ezazu musika berria, klasikoa, desberdina, zu bezalako milioika gaztek entzuten dutenaren desberdina. Zure belaunaldiak historian izan den biltegirik handiena dauka eskura. Aprobetxa ezazu opari hori.Zure etorkizuneko aukerak zabaldu.
16. Noizean behin hitz-jokoak, gurutzegramak, puzzleak edo antzekoak praktika itzazu.
17. Altxa ezazu begirada! Zure inguruan gertatzen denaz erreparatu. Leihotik begiratu. Txoriak entzun. Ibili, paseatu. Ezezagunen batekin hitz egin. Galde iezaiozu berari Googleri galdetu gabe.
18.  Hala ere, nahastu egingo zara. Telefonoa kendu egingo dizut. Eseri eta gertatukoari buruz hitz egingo dugu. Berriz hasiko gara. Zuk eta nik ikasten jarraituko dugu beti. Zure taldekoa naiz. Elkarrekin gaude.


Jarraibide horien ondoren, letra amaren agurrarekin bukatzen da kontratua: " Baldintza horiek onartu ahal izango dituzula espero dut. Hemen jasotako ikasgai asko bizitzarako dira aplikagarri, ez iPhonerako bakarrik. Azkar aldatzen ari den gizarte batean hazten ari zara. Zirraragarria eta tentagarria da. Sinplifika ezazu bizitza. Edozein makinaren gainetik zure buru ahaltsuan eta eta zure bihotz onean fida zaitez. Maite zaitut. Zure iPhone berria ikusgarriaz gozatzeko aukera izatea espero dut. Eguberri on!".
Iturria: El Confidencia

Iruzkinak