Rio Tinto ibaiaren ur gorrietan ez da arrainik bizi, ez
anfibiorik, ez intsekturik. Eta ibaiertzean nekez hazten da landarerik. Rio
Tintoren ur gorriak metal astunez beteak daude, oxigeno gutxi dute eta azidoak
dira, izugarri azidoak, puntu batzuetan ia azido sulfuriko huts izateraino.
Estralurtarra dirudien arren, Huelvan dago ibai hau. Eta
bizidunez beterik dago. Milaka espezie bizi dira bertan: bakterioak, onddoak eta
algak; denak mikroorganismoak. Batzuk mineralez elikatzen dira, burdinaren eta
sufrearen konposatuak oxidatzen dituzte, eta horrek ematen dio, hain zuzen ere,
kolore gorria ibaiari (burdin oxidoek).
Zientzialariek uste dute bizitza estralurtarra aurkitzekotan, adibidez, Marten edo Jupiterren Europa ilargian, probablea dela Rio Tintoko antzeko kondizioetan izatea.
http://zientzia.net/argazki-galeria/rio-tinto-ibai-estralurtarra/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina