LIBURUAREN TITULUA: Labarreko Itsasargia
IDAZLEA: Oihane Fernandez
MARRAZKILARIA: Alex Orbe
ARGITALETXEA: Elkar
EDIZIO URTEA: 2013
Trena. Bakardadea. Horrela, bakarrik, sentitzen da hamar urteko neskatila bat bere osabarengana abiatzen denean, etxeko arazoetatik ihes eginez.
Herriko itsasargiaz arduratzen den osaba Giusepperen begirada triste eta iluna ikustean, farozain bakartia dela eta zerbait bere baitan gordetzen duela susmatzen du, bere bizitza sekretuz beterik dagoela. Gainera, itsasargi zaharraren egurrezko zutabe batean marraztuta zenbakien segida bat aurkitzen du, eta zenbakien misterioa argitzeko gai dela pentsatzen du gazteak.
Argitzeko nahian, gizonaren bizitzan miatzen hasten da… Hasiera batean osabari galdetzea pentsatzen du, baina ideia azkar kentzen zaio burutik. Gizonaren ezpainetarik ez dela txintik ere aterako ziur dago. Bere buruari egiten dizkion galderak argitu nahi baditu, bakarrik abiatu beharko da erantzunen bila.
Etxeko liburutegia, gau-mahaian giltzapean dagoen tiraderan… txutxu-mutxuan aritzen da. Azkenean lortzen du helburua, hainbat sekretu airatzen dira.
Liburuaren amaiera irekia da, irakurlearen irudimenari lekua uzteko.
Istorio hau sentimenduz beterik dago, gehienak ezezkorrak ( gorrotoa, amodioaren frakasoa…) bakardadea nagusia delarik: gizon bakartia, hitz gutxikoa, itsasargiaren bakardadea, neska bakarra, bere burua umezurtza balitz bezala ikusten duena gurasoen banaketa dela eta…
Nire ustez, beste aldetik, aipatzekoa da idazleak liburu honen deskribapenetan ematen dituen detaileak: herriaren, faroaren, etxearen, sentimenduen, protagonisten deskribapenetan. Norberak irakurtzen duena irudikatu egiten du bere buruan.
Eta bukatzeko, niri asko gustatu zait, misterioz josia dagoelako…
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina