ERREPIDEKO MAMUA
LIBURUAREN IZENA: Errepideko mamua
IDAZLEA: Stefan Wolf
ARGITALETXEA: Paktu sekretua
Tarzan eta bere irakaslea autoan errepidean zehar doazela, zubi baten azpitik pasatzen direnean ezezagun batek harri handi bat bota eta autoa jo du. Irakasleak kontrola galdu eta autoak txilinbuelta egingo du. Tarzan ongi dago, baina irakasleak zauri bat du. Tarzanek irakaslea autotik atera eta zauria begiratuko dio. Irakaslea konorterik gabe dago eta txarto egongo da.
Tarzan eta bere lagunek istripu horren erruduna nor izan den jakin nahi dute, baina aurkituko dute erruduna? Erraza izango da?...
Niri ez zait asko gustatu liburu hau, ez zaizkidalako gustatzen horrelako liburuak, baina misteriozko liburuak gustatuko balitzaizkit oso ondo pasatuko nuke. Niri gehien gustatu zaidana nola hasten den izan da, interesgarria dela ematen duelako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina