Ezohiko arrasto organikoak, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosil arruntetan
Globulu gorriak eta kolageno-zuntzak diruditen egiturak atzeman dituzte Londresko Imperial Collegeko ikertzaile batzuek, duela 75 milioi urteko dinosauroen fosiletan. Aztertutako zortzi hezur-zatietatik seitan detektatu dituzte egitura organikoen arrastoak. Ikertzaileen esanean, aurkikuntzak adierazten du uste baino ohikoagoak izan daitekeela ehun bigunen hondarrak dozenaka milioika urteko fosiletan. Izan ere, nahita aukeratu dituzte aparteko kontserbazio-kondiziorik ez zuten laginak, ikerketa egiteko.
Dinosauro-saihets batetik hartutako laginaren
egitura, ekorketazko mikroskopio elektroniko bidez. Mineralizatutako
zuntzak ikusten dira irudian.
http://zientzia.eus/artikuluak/ezohiko-arrasto-organikoak-duela-75-milioi-urteko-/
Naiara
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina