Tituloa: Nur eta haize arrosa Egilea: Toti Martínez de Lezea Argitaletxea: Erein Nur 12 urteko neskatila txinatarra da. Bera orain Txinatik Larrabetzura etorri da oporrak pasatzera. Bere urtebetetzea orain dela gutxi izan da eta bere aitona amonek basoko txabolatxo bat oparitu diote, ez da oso handia baina bera eta Txipi sartzeko nahikoa, Txipi bere txakurra da. Nurren txabolaren lurzorua ez da normala, bertan ipar orratz antzeko bat dago margotua eta aitonak azaltzen dio hori itsas marinelek erabiltzen zutela itsasoan ez galtzeko. Nur Txinatik etorri berri denez, bere lagunak ikusi nahi ditu eta bazkaltzera gonbidat dituko ditu. Bazkal ostean Nurrek txabolatxoa erakutsiko die eta denak harrituta geratuko dira ipar orratzarekin. Lagunetako batek galdetuko dio ea nora joaten den horri jarraituz gero eta Nurrek erantzungo dio Ipar Polora joango dela. Dena ikusi ostean, asperturik, zer egin ez dakitela, lagun bati Ipar Polora joatea bururatuko zaio. Denak ados jarriko dira, baietz erabakiko dute, amonari jateko zerbait prestatzeko esango diote eta aitonari amaren lera zaharra ateratzeko. Denak geziaren gainean jarriko dira, bidaia hori nola burutuko duten pentsatuko dute. Lehenik eta behin lera hegazkin bihurtuko dute eta ondoren itsasontzi. Bidaia ongi joango da, baina Ipar Polora heltzeko hainbat herritatik pasatu beharko dute. Zer gertatuko zaie herri bakoitzean? bizirik helduko ote dira etxera? Niri ipuin hau asko gustatu zait ,zeren eta oso leun hasten da, baina gero badu bere intriga eta barne indar hori, nahiz eta momentu batzuetan pixkat aspergarria egin. Ipuin oso polit eta atsegina da, nik irakurtzea gomendatzen dizuet eta are gehiago, gauetan irakurtzea gustatzen bazaizue.

Iruzkinak