NOLA EGIN:
1. IRAKURRI aukeratutako liburua (DUMITRU) eta pasarterik esanguratsuenak gogoan hartu, hau da, jaso liburuaren oinarrizko informazioa eta gertakaririk interesgarrienak.
2. Idatzi zure gidoia: 10 bat esaldi labur. BETI AGERTU BEHAR DUTE: liburuaren egileen izenak (idazlea, ilustratzailea, itzultzailea) eta liburuaren tituluak. Baita bideoa osatzeko erabili dituzuen irudien egileen izenak eta musikaren egileenak.
3. IRUDIEN euzagarriak (argazki eta bideoak)
a) Gaiarekin zerikusia duten irudiak bildu edo sortu. Egileenak (idazle/ilustratzaile) ere jar daitezke tartean.
b) Argazkien neurria: gutxienez 640x480 pixelekoa. Hori baino txikiagoak badira irudiak pixelatuta ikusiko dira bideoan.
d) Internetetik hartutako irudia bada, klikatu aukeratutako irudiaren originalaren (ez miniatura) gainean eta gorde jatorrizko neurriekin irudientzat sortu duzun karpetan.
e) Copyright arazorik ez izateko, jabetza askeko lanak erabiltzen saiatu. Creative Commons da jabetza libreko lizentziarik ezagunena. Zigilu hori duten lanak behar bezala erabilita ez duzue inoiz arazorik izango.
e) Copyright arazorik ez izateko, jabetza askeko lanak erabiltzen saiatu. Creative Commons da jabetza libreko lizentziarik ezagunena. Zigilu hori duten lanak behar bezala erabilita ez duzue inoiz arazorik izango.
f) Apuntatu argazkilariaren edo bideo egilearen izena, gero amaieran kredituetan aipatzeko. Badaezpada gorde irudiaren URL helbidea, irudia galduz gero edo informazio gehiago behar izanez gero web gunera jo ahal izateko.
g) Irudiak non aurkitu? liburuan bertan, edota Interneten:
g) Irudiak non aurkitu? liburuan bertan, edota Interneten:
- Lizentzia libreko doako irudien bankua
- Argazkiak.org
- Archive.org
- Wikimedia Commons
- GureGipuzkoa
- Flickr
- Pinterest
- Public Domain Images
- Freemeadigoo
- Youtube
- Vimeo
- Stock Footage For Free
- Freepeak
- Argazkiak.org
- Archive.org
- Wikimedia Commons
- GureGipuzkoa
- Flickr
- Public Domain Images
- Freemeadigoo
- Youtube
- Vimeo
- Stock Footage For Free
- Freepeak
h) Zeuk ere sor ditzakezu kontakizunean oinarritutako ilustrazio berriak edo egin ditzakezu argazkiak.
i) Gogoan izan, LIBURUAREN AZALAREN IRUDIA EZINBESTEKOA dela.
4. EDITATU bideoa WEVIDEOarekin
5. Ez ahaztu liburuaren tituluaz eta egilearen izenaz, ezta erabilitako irudiak eta musika norenak diren, edo nondik hartu diren aipatzeaz ere.
OHARRA: Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartu nahi baduzu bideoan ez jarri zuen izenik.
6. Musika (aukerakoa) sortu edo aurkitu: erantsi egoki datorkion musika edo soinu banda eta editatu, batez ere amaiera ez dadin bat batekoa izan. Saiatu erabilera askeko musika aurkitzen.
- Incompetech web gunean doan jaisteko era guztietako musika aurki dezakezu. Oso aproposa horrelako lanetarako.
- CCMixter web gunean Creative Commons lizentziadun musika aukirtuko duzu.
- Danosongs web gunean ere Creative Commons lizentziadun musika aurkituko duzu. Kredituetan egilearen izena (Music by Dan-O at DanoSongs.com) jarriz gero, doan erabil daiteke bere musika.
OHARRA: sarri, aukeratu dugun musika bideoaren iraupenera egokitu behar izango da. Horretarako badira doako audio-edizio programak Interneten. Horietako bat da: AUDACITY.
7. BIDEOAREN IRAUPENA: 90 segundo edo minutu bat gutxi gora-behera.
8. Gogoan izan: gehienetan AZKEN IRUDIA LIBURUAREN AZALA izan ohi da.
9. BIDEO FORMATUA EMAN.
10. ADI: Lehiaketan parte hartzeko, igo book trailerra (bideo formatua duena) www.youtube.com web gunera. Ondoren, bideoaren esteka KOPIATU. Liburu Gaztea web gunean Boktrailerrak ataleko Igo zurea azpitalean sartu,ITSATSI zure bideoaren youtubeko esteka, eta bete formulario osoa.
OHARRA: Book trailerrak igotzeko azken eguna 2016ko martxoaren 4a izango da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina