Grabitazio uhina detektatu dituzte LIGO behatokian.



LIGO behatokian grabitazio-uhinak detektatu dituztela iragarri dute bertako ikertzaileek. Einsteinek duela 100 urte iragarritako espazio-denboraren kurbadurak zuzenean behatzen diren lehen aldia da.
Hilabeteak behar izan dituzte benetan grabitazio uhinak zirela jakiteko.Izan ere, grabitazio-uhinek euren jatorriari buruzko informazioa dakarte.Grabitazio uhinak entzun ditzakete LIGOko zientzialariek.

Entzun duten hori, bi zulo beltzen elkartzearen azken unean igorritako grabitazio-uhinak direla ondorioztatu dute. Einsteinen erlatibitate orokorraren arabera, inguruan dauden bi zulo beltzek energia galduko lukete grabitazio-uhin moduan. Ondorioz, bi zulo beltzak elkarrengan hurbilduko lirateke, eta azkenean elkartu eta zulo beltz handiago bat osatuko lukete. Prozesu horretan, masaren zati bat energia bihurtuko litzateke, Einsteinen formula ospetsuak dioen bezala, eta energia hori grabitazio-uhin moduan askatuko litzateke. Bada, horixe da LIGOk detektatu duena.

Joan den irailaren 14ean detektatu zituzten grabitazio-uhinak Livingstonen (Louisiana) eta Handforden (Washington) dauden bi detektagailuetan. Duela 1.300 milioi urte igorri ziren grabitazio-uhin horiek, eta kalkulatu dute 29 eta 36 eguzki-masakoak zirela elkartu ziren zulo beltzak, eta segundo bat baino gutxiagoan 3 eguzki-masa grabitazio-uhin bihurtu zirela. Hori Hego hemisferioan gertatu zela ere jakin ahal izan dute, Livingstoneko (Louisiana) detektagailura Handfordekora (Washington) baino 7 milisegundo lehenago iritsi baitzen seinalea.
grabitazio-uhinak-detektatu-dituzte-ligo-behatokia
Informazio iturria:zientzia.eus

Iruzkinak