Egilea: Antton Irusta
Izenburua: Munduari bira 18 ipuinetan
Argitaletxea:Elkar
Urtea: 2007
Liburua, ipuin txikiz osatuta dago, izan ere, munduko leku bakoitzeko ipuin bat kontatzen da. Baina liburua ez dago ipuin txikiz soilik osatua, hemezortzi lurraldeko neska-mutilen bizitza… ezagutzeko aukera ere ematen du; nola deitzen den, non bizi den, zenbat neba-arreba dituen, nola deitzen diren, nolako bizimodua duten… esaten digute. Ipuina gehienbat lurralde gehiago ezagutzean oinarritzen da, izan ere, hemezortzi haur ezagutuko dira, hemezortzi ipuin berri ezagutuko dira eta hemezortzi leku berri ere ezagutuko dira.
Nire iritziz, Daisukeko neskaren ipuina izan da politena. Marmokak zergatik diren bigunak da izenburua, nahiz eta gai nagusia ez den hori. Ipuinean, itsasoko erreginak gaixotasun bat harrapatuko du eta sendatzeko tximinoaren gibela beharko da, eta marmoka bat bidaliko du tximinoaren lurraldera. Marmokak gibela lortuko du? erregina sendatuko da?
Liburu hau nire iritziz oso interesgarria izan da, izan ere, leku berriak, ipuin berriak… ezagutzen dituzu. Liburua oso arina eta interesgarria ere bada.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina