MAITASUN SUA (KRITIKA)

       Izenburua: Maitasun sua
              Egilea: Aitor Arana
       Ilustratzailea: Alberto Campos
              Argitaletxea: Erein


      Ekain, mutiko homosexual bat da. Berak, mutilak ditu gustuko, bat zehazki, Jose Luis. Ekainek, lagun bat dauka, Montse, bere lagun minena. Ikasturtea bukatzen den eszenatoki baten kokatzen da. Eta Ekainek, historiako azterketa ez duenez gainditu, udako egun luzeetan, Gareseko historiari buruz idazlan bat egin behar du. Bere lagun minenak, Montsek, interneten ez begiratzeko esaten dio, izan ere, denek berbera egingo dutela pentsatzen du. Berak, kasu eginda, udaletxera joatea erabakiko du. Bertan, liburuen bila dabilela, sagu bat agertzen zaio eta apalategiari jota, bota egiten du. Sekulako iskanbila sortzen du. Lurrean, zulo bat egin du eta altxor bat topatuko du bertan. Altxorraren barruan, berak behar zuena dago, bertako historiari buruzko liburuak!! Zer gertatuko da? Liburuetan, XIV. mendean, bi homosexualen arteko istorio bat azaltzen da. Harreman sexualak dituzten bi mutilena eta harrapatu ondoren kartzelara eramaten dituzte. Ekainek, hori irakurri ondoren, bere Montse lagun minarekin joaten da Murugarrengo Amaren elizara. Zer gertatuko da? Nola da posible? Nola bukatuko ote dute XIV. mendeko bi homosexual horiek? Ondorioren bat izango al dute?

Nire ustez, liburu hau, nahiko interesgarria da. Gertakizun asko gertatzen dira eta zenbait kasutan, identifikatuta sentitu naiz. Abentura eta maitasuna nahasten dituen liburu bat da eta niri abentura gustatzen zaidanez, liburuan zehar ere, oso ondo pasatu dut. Barre batzuk ere bota ditut eta negar egiteko gogoa ere etorri zait zenbait kasutan.


Kattalin Otxoa

Iruzkinak