CHRIS RIDDELL: Ottoline itsasoan, ottoline, Ibaizabal, 2011
OTTOLINE ITSASOAN OHAR KRITIKOA
Nik aukeratu dudan liburu hau
abenturazkoa izango da, Ottolinek egingo dituen abenturei buruz eta gehienetan Munroe jaunarekin ere egingo dituenak. Beraien arazoa oporrak non igarotzea izango da, oporrak edukitzeko gogoak izango dituztelako, baina ez dute jakingo non.
abenturazkoa izango da, Ottolinek egingo dituen abenturei buruz eta gehienetan Munroe jaunarekin ere egingo dituenak. Beraien arazoa oporrak non igarotzea izango da, oporrak edukitzeko gogoak izango dituztelako, baina ez dute jakingo non.
Ottoline eta Munroe jauna Piperbeltz-Poteko hogeita laugarren solairuan bizi dira, Hirugarren kalean; askotan ama eta aita barik denboraldi luzeak ematen dute etxean, ama eta aita esploratzaileak direlako eta espedizioak egitera joaten direlako. Munroe jauna baxua eta iletsua da; honi euria ez zaio gustatzen, ezta berari ilea eskuilatzea ere. Beraiek oso onak dira kontu zailak argitzen eta plan bikainak egiten, hori dela eta, askotan egingo dituzte. Dena dela guztia elkarrekin egiten dute.
Beraz, nora joan aukeratzen egongo diren egun horietan. Munroe jauna gauza arraroak ikusten hasiko da, begiratzen duen leku guztietan gauza arraro antzerakoa ikusiko du. Oso triste ipintzen hasiko da bera bakarrik ikusiko dituelako, horregatik, hori zer den esploratzera joatea erabakiko du, Norvegiara. Ottolinek ordea ez du jakingo ezer eta Munroe jauna ez dagoela ikusterakoan bere bila joatea erabakiko du.
Bidaia horretan jende berria ezagutuko du, garraio desberdinak erabiliko dituzte eta inork espero ez dituen gauza ikaragarriak ikusiko dituzte. Ottolinek Munroe jauna aurkituko du? Munroe jaunak bere helburua beteko du? Ze gauza ikaragarri ikusiko dituzte?
Niri liburu hau asko gustatu zait, istorio oso alaia eta interesgarria izan arren bertan dauden marrazkiak oso lagungarriak eta dibertigarriak direlako. Kasu honetan, aldatuko nuen bakarra betaurrekoekin ikusten diren marrazkiak zentzua izatea izango zen. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
Nagore Cengotitabengoa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina