Egilea: Jasone Osoro
Izenburua: Ezekiel nora ezean
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2012
Azala: Unai Arana
Laburpena:
Liburu honetako protagonista Ezekiel da, 15 urteko mutiko bat. Liburuaren baitan, bere bizitza kontatuko da, hau da, bere egunerokotasuneko gorabeherak. Ezekiel bere ama eta arrebarekin bizi den mutiko bat da, 14 urterekin bere bizitzako lehenengo abentura pasatu ostean, lagunak, neska laguna etab. jarraitzen edukiko ditu.Baina, ikastolako egun normal batean bere aita agertuko da, 15 urtetan ikusi ez duen aita. Ezekielek bere arrebarekin arazoak edukiko ditu, izan ere, bere arreba bere aitarekin bizitzera joango da, bere nebaren iritzi desberdina izango baitu bere aitarekiko, aitzitik, egun batean Ezekielek bere aita eta ama musuka ikusiko ditu. Horrez gain, Ezekielek arazoak edukiko ditu bere neska-lagunarekin, beste neska bat egongo baita tartean. Zer gertatuko da? Nola amaituko da?
Balorazioa:
Niri liburu hau orokorrean asko gustatu zait, dibertigarria eta intrigazkoa baita, horrez gain, liburu arina da irakurtzeko, hau da, irakurterraza. Hori gutxi balitz, liburua gustatzearen arrazoi indartsu bat, liburu honetan gertatzen diren gertaerak mundu errealean gertatu ahal direla da.Anima zaitezte irakurtzera!
M. Ajuria, 2020-01-19
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina