Urak dakarrena




Toti Martinez de Lezea, Urak dakarrena, Ttarttalo, 2012.

    Liburu honetan 20. mendean zehar bizi izan diren fikziozko 35 emakumeren bizitzako pasarteak kontatuko dira, denak euskal kostaldekoak. Liburuko ipuinek batak bestearekin zer ikusirik ez dutenez bat aukeratu dut.

    Ipuin hau Oiasso deitzen da, bertan 215.urtean Irunen bizi den jopu bat da protagonista. Inoiz emakume askea izango ez den arren, ez da kexu, beste jopu batzuk baino hobeto bizi delako. Gazteegi sartu zen Lucius Valerio Marci aberatsaren emazte Juliaren zerbitzuan, neskato bat zela, bere familia gogoratzeko. Egun batean Emiliari, txikitatik zaindu duen emakumeari nondik ekarri zuten galdeko dio, eta lehen nola deitzen zen ere galdetuko dio. Emiliak Ona deitzen zela erantzungo dio eta soldadu batzuek aurkitu zutela mendian, baskoiak bizi ziren lekutik gertu, bost urte zituenean. Bere familia galduaren bila joango da Ona? Edo Juliaren zerbitzuan jarraituko du?


    Liburu astuna dela ematen duen arren, istorio labur eta arinei esker nahiko arin irakurtzen den liburu bat da. Eta nahiz eta ipuinek bata bestearen artean zer ikusirik ez eduki, liburu oso interesgarria da, hogei menderen tartean kokatzen direnez, eta ipuinen protagonista diren emakumeak euskal kostalde osokoak direnez, oso istorio desberdinak daudelako eta 20. mendean zehar euskal kostaldean emakumeak nola bizi izan ziren jakin ahal duzulako.


Ana Mendizabal  2017/09/11

Iruzkinak