Lillian Moller Gilbreth Oakland-en jaio zen 1878ko maiatzaren 24an eta Phoenix-en hil 1972ko urtarrilaren 2an. Estatubatuar ingeniari eta kudeaketa-aditua izan zen. Frederick Winslow Taylorrek abiarazitako kudeaketa zientifikoaren jarraitzailea izan zen, hasiera batean behintzat, Frank Bunker Gilbreth bere senarrekin batera. Hain zuzen, lanpostuko mugimenduen azterketa zientifikoa egin zuten, mikromugimenduak argazki-kamera bereziekin ikertuz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina