Radia Joy Perlman, 1951an jaio zen, Portsmouth-en, Ameriketako Estatu Batuetan.
Radia, software sortzailea eta (ordenagailuen) sare-ingeniaria da, segurtasun informatikoan aditua.
Ospetsua da Spanning Tree Protocol (STP) izeneko protokoloa sortu zuelako. Protokolo hori funtsezkoa da sare lokaletan (LAN, Local Area Network) ibilbideen erredundantzia ahalbidetzeko.
Beste arlo batzuetan ere ekarpen asko egin ditu, hainbat protokolo sortu eta estandarizatu baititu. TRILL protokoloa (Transparent Interconnection of Lots of Links), esate baterako, berak asmatu zuen.
Egindako lanari esker hainbat sari lortu ditu, horien artean:
- SIGCOMM Saria (2010)
- USENIX Lifetime Achievement Award. (2006)
- Anita Borg Institute Women of Vision Award (2005).
- Silicon Valley Intellectual Property Law Association Inventor of the year (2003)
- Honorary Doctorate, Royal Institute of Technology (2000)
- Birritan izendatua Data Communications aldizkariaren 20 Garrantzitsuenak Sarirako (1992 eta 1997).
Informazio-iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Radia_Perlman
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina