Izenburua: Munduaren azken muturreko faroa.
Ilustratzailea: Carlos Zabala
Itzultzailea: David Urbistondo
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 1981
LABURPENA: Itsasontzi asko euren bukaerara heldu dira Amerikako hego-mendebaldeko Estados uharteko harkaitzen kontra; horregatik, Santa-Fe guda-ontzia, uhartean eraikitako faroaren inauguraziora joango da eta hiru dorre-zainen lana, hau da, Felipe gazteena, Moriz eta Vazquez zaharrena, hazi egingo da. Santa-Fe joan eta gero, dorrezainek euren lana hazi zuten. Hortik hiru hilabetera Santa-Fe itzuli egingo da eta. Uharte horretan, dorrezainak ez dira bakarrik egongo, pirata lapur eta gaizkile talde bat ere egongo da, eta horrek arazoak ekarriko dizkie gure lagunei. Egun normal batean, piratek dorreari erasotuko diote eta bi dorrezain hilko dituzte, Felipe eta Moriz. Vazquezek, erasotik alde egiten lortuko du eta kobazulo txiki baten ezkutatuko da. Dorreak argirik emango ez duenez, Maule izeneko itsasontzi ingelesa, uharteko haitzen kontra suntsituko da. Vazquezek, Davis izeneko marinel bat salbatzea lortuko du. Pirata maltzurrek, Maule itsas ontzia berreskuratzen saiatuko dira eta Santa-Fe heldu aurretik uhartetik ihes egiten saiatuko dira. Gure bi lagunek, kontrako esfortzua egingo dute Maule suntsitu nahian.
Lortuko al dute?
IRITZIA: Nire ustez, liburu polita da, zaharra dela igartzen da, baina nik gustuko ditut piraten eta marinelen istorioak. Dena ondo azaltzen du, denboraz eta patxadaz, baina halere gauza batzuk ez nituen ondo ulertu. Hasieran kostatu arren, denborarekin errazagoa egin zait irakurketa. Zaharra denez, hitz arraro batzuk agertzen zirenez, definizioa idatzita dago orrialdearen behealdean. Beraz, nire ustez, liburu gomendagarria dela esango nuke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina