‘Otso odoleko superilargia’



Urtarrilaren 21ean ‘Otso odoleko superilargia’izango da. Ez da beste ilargi eklipse osorik egongo 2021eko maiatzaren 26ra arte. Europan, ordea, 2022ko maiatzaren 22an ikusi ahalko da hurrengo ilargi eklipse osoa. Eklipsea paregabea izango da.

‘Odoleko ilargia’ deiturak ilargiak duen distira gorria du oinarri, NASAren esanetan. Ilargiak kolore gorrixka izango du gure atmosferak iragazi egingo duelako eguzkitik heltzen zaion argia, kolore urdinak xurgatuz eta gorrixkak pasatzen utziz.

Bestetik, ‘superilargia’ terminoa erabiltzen da ilargia ohi baino handiagoa dela ematen duenean, Lurretik gertuago dagoelako.

Eta zergatik ‘otsoa’? Amerikar natiboek eta Erdi Aroko europarrek horrela deitzen zioten urtarrileko ilargi beteari.

Batzuek ‘superilargia’ naturaren hainbat hondamendirekin lotzen dute, hala nola lurrikarekin, tsunamiekin eta uholdeekin. Baina gezurtatu dago. “Ilargia mareekin erlazionatuta dagoela” adierazi du Barradok Fisika doktoreak.


Iturria: EITB.eus

Iruzkinak