Biomasa gizaki batek metatutako materia kopurua da. Horrez gain, energia-iturri honi esker lortu al dezakegun energia, energia elektrikoa eta energia termikoa dira, beraz, energia-iturri honek sortzen dituen energia motak ez dira kutsakorrak baldin eta erabilera ona ematen badiogu.
Bestalde biomasak ez du ingurunea kutsatzen edo behintzat ez du beste energia-iturri batzuk bezain asko kutsatzen, hau ez duelako ia CO2-rik sortzen gertatzen da. Beste alde batetik, behin eta berriro erabil dezakegun energia-iturri bat da, hau da, energia-iturri berriztagarria da.
Azkenik, energia-iturri honek hainbat abantaila eta desabantaila ditu, hemen dituzue horietako batzuk:
Abantailak:
- Ia kutsatzen ez duen energia-iturri berriztagarri bat da.
- Energia-iturri honen kostua besteenak baino 3 edo 4 aldiz baxuagoa da.
- Energia-iturri hau mundu guztitik zehar aurkitu dezakegu.
- CO2-a atmosferara joatea saihesten du, hau da, landareak hil egiten direnean sortzen duten CO2-a atmosferara joaten da, baina biomasak CO2 hori hartzen duenez, atmosferara joatea saihesten du.
Desabantailak:
- Batzuetan biomasa sortzen duten zentralak edota lantegiak sortzeko, ingurune, habitat bat suntsitzen dute.
- Biomasak erregai fosilak baino dentsitate energetiko gutxiago du, horregatik bien kantitate bera edukitzeko, espazio gehiago okupatzen du, biomasak.
- Biomasarekin lan egitea, beste erregai fosilekin lan egitea baino konplexuagoa da.
Hemen duzue, biomasa egiten den zentral baten argazkia:
Informazio iturriak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina