Passion for Knowledge



Irailaren 30etik urriaren 5era ospatu zen Euskal Herrian Passion for Knowledge (P4K), ezagutzarekiko pasioa aintzat hartzen duen jaialdia. 
Laugarren edizio honen antolatzailea Donostiako Physics Center ikerketa zentroa izan da, eta hainbat ekintza antolatu dira Euskal Herriko hiriburu desberdinetan, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Iruñean. 
Jaialdi honen programa zabala izan da, eta hitzaldiaz gain, bigarren hezkuntzako ikasleak eta zientifikoen arteko topaketak  egon dira.

2019an, Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urta ospatzen ari da, eta jaialdi honetan, Elhuyar anaiek Bergaran isolatutako  Wolframioa (W) omendu dute.
Elementu kimiko honen aurkikuntzak duen garrantziaren aitortza modura,2018an Bergarako herria Zientziaren Leku Historikoa izendatu zuten. Mundu mailan, hamar gunek baino ez dute izendapen hau, besteak beste, Curie Institutoa (Frantzia) eta Niels Bohr Instituroa ( Danimarka).
Pedro Miguel Etxenike zientzialaria arduratu da, Bergara zientzialariei erakusteaz , ta baita Bergarako herritarrei zientzialariak aurkezteaz.




Iruzkinak