Robot bizidun txikiak sortu dituzte igelen zelulekin


Zientzialariek sortutako 'xenobot'etako bat. Argazkia: Douglas Blackiston (Tufts University)



Vermont eta Tufts unibertsitateetako zientzialariek igelen zelulekin robot bizidun txikiak egitea lortu dute, robot hauek "Xenobot" deitu dituzte.
Vermonteko unibertsitateko zientzialariek superordenagailu bat erabilita diseinatu dituzte, eta Tuftsekoak zelulak muntatu eta probatzeaz arduratu dira.
Robot hauek egiteko Afrikako igel batzuen ama zelulak erabili dituzte. Izaki hauek orainarteko robotak egin ezin dituzten gauzak egiteko gai dira, esate baterako, kutsakorrak diren konposatuak topatzeko, ozeanoetako mikroplastikoak batzeko edota giza gorputzeko arterietan barrena mugitzeko.
Xenobotak guztiz biodegradableak dira, euren lana bukatu eta zazpi egunetara robora osatzen duten zelulak hil egiten dira.


Ama zelula: Izaki bizidun baten zelulak berrizteko ahalmena duten zelulak dira.
Biodegradablea: Naturarentzat onuragarriak diren beste elementu kimikoetan desegin daitekela.

Informazio iturria: Eitb.eus

Iruzkinak