Nebulosa urdinaren misterioa
Beste bi izarren arteko talkaren ondorioz jaio da. Orain uste dute ulertu dutela zer ari den gertatzen. Lehen aldia da astronomoek horrelako zerbait ikusten dutela. Normalean sortzen ari den izar baten hautsak berak estaltzen du prozesua eta ez da ezer ikusten. Astronomoek eredu matematiko konplexu baten bitartez aurkitu dute azalpena.
Hau da astronomoen hipotesia: Eguzkiaren antza duen izar bat heriotza-fasean sartu zen, erre behar zuen hidrogeno guztia erre zuelako. Puztu egin zen baina beste izar bat zeukan inguruan orbitatzen. Orbita horretan materia galtzen zuena, hidrogenoa. Denboraren poderioz, elipse batean erori eta talka egin zuten bi izarrek. Orain ikusten duguna, beraz, talka horren ondorioa da. Eta eraztun urdina ez da eraztun bat, baizik eta kono bat; talkak askatu zuen materiak sortua.
INFORMAZIO ITURRIA: Zientzia.eus
2020/11/26
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina