Ohar Kritikoa: Iqbalen Historia

 

            Idazlea - D’Adamose Francesco

Argitaletxea - Topaleku

Argitalpen data - 2003

Ilustratzailea -  Auzmendi Lourdes 


Historia hau 16 urteko Fatema deituriko neskato batek kontatuta dago. Honek etxe batean egiten du lan bere anaiarekin batera. Etxe hartako emakumeak bi seme-alaba ditu, eta Fatema umeak zaintzen edo erosketak egiten ari den bitartean Iqbalen izena etortzen zaio burura beti. Eta bertan hasten da lehenago gertatu zitzaion gauza bat. Iqbalen gurasoek 16$ko mailegu bat ordaindu behar zuten, baina nekazariak zirenez ez zuten dirurik, eta Iqbal gizon baten etxean sartu zuten lanean. Bertan ezagutzen du Fatema. Leku horretan egin behar zuen lan denbora luzez, eta horren ondorioz Iqbal errebelde bihurtzen hasten da. Horietako egun batean Iqbalek bertatik joatea lortu zuen gizon  baten laguntzari esker. Gizon horrek Iqbali paper bat ematen dio, baina Iqbalek ez daki irakurtzen.  Eta? Laburpena osatzea falta da.


Niri pertsonalki liburu hau asko gustatu zait, batzuetan ez baikara konturatzen zelako zortea dugun libre izaten, eta gainera askotan kexatu egiten gara, ni gehien bat. Ez du fantasiazko liburuen emoziorik, ezta misterio  zein beldur zantzurik, baina badu errealitatearekin zerikusia, oso sinesgarria da eta. Orain, 2020an, baditugu arazoak, baina imagina zelan egongo diren explotazioa sufritzen ari diren umeak. Zer egingo du Iqbalek? Berriz ere lantegira joango da laguntza bila?  Ala beraiei ere askatasuna ematen?





Aitor Mendizabal Urrutxi                                                                               2020 / 10 / 30


Iruzkinak