Zer gertatzen da fluido ez newtoniano bati musika jartzen badiogu?

ESPERIMENTUA


 Ikerketa galdera

Zer gertatzen da maizena masa bat musikarekin jartzen badugu?


Hipotesia

Nire hipotesia zen bibrazioekin pixka bat mugituko zela bakarrik



Materiala


  • Maizena taza txiki bat


  • Ur taza bat


  • Materiala jartzeko erretilu bat edo plastiko bat


  • Subwoofer bat


  • MP3 edo antzekoa, subwooferra musikarekin jartzeko


  • Hainbat tonutako koloratzaileak edo pinturak



Prozesua


  1. Bol batean jarri maizena eta ura nahastuta


  1. Gero eta gehiago kostatzen zaizula nahastea sentituko duzu, baina hala ere, segitu. Hori, zehazki, dilatazio-fluidoen barruan dago (fluidoaren biskositatea murriztu egiten da irabiatzean, eta molekulen mugimendua sustatzen du (solidoa), baina, minutu batzuk geldirik egon ondoren, likatasuna handitu egiten da (orain likido gisa jokatzen du), molekulak banandu egiten baitira, haien gainean presiorik egiten ez bada). Sistema hori azaltzeko adibide bat harea mugituak dira: harea eta ura nahastuta, animaliak edo pertsona ez oso zuhurrak harrapatuta gera daitezke.


  1. Konektatu MP3-a edo Subwoofer-a aukeratu duzun abestiarekin. Esperimentuak ongi funtzionatzen du bozgorailua 40 Hz-era, 50 Hz-era eta 63 Hz-era konektatuz.


  1. Jarri erretilua edo plastikoa bozgorailuaren gainean eta bota nahasketa pixka bat gainean.


  1. Gehitu koloratzaile tanta batzuk, hainbat koloretakoak, pastaren gainean banatuak (erretilu osoan sakabanatuak), horrela esperimentua errazago ikusteko.


  1. Play-ri emateko momentua da eta zer gertatzen den ikusi.



Bideoa

Ondorioa

Faradayren uhinek ura eta arto-almidoia nahastean duten eragina. Gainera, lortzen den maikena espezie horrek fluido ez-newtondarren portaera azaltzen du. Substantzia horien biskositatea tenperaturaren eta aplikatzen zaion tentsio ebakitzailearen araberakoa da. Guk uhinak ez ikusi arren horiek bertan daude eta horrela frogatzen dugu.


Informazio iturriak

Quo


Iruzkinak