Azken 40 urteetan, erronka handia izan du biologia molekularrak esku-artean: proteina bakoitzak zer egitura tridimentsional izango duen aurreikusi ahal izate. Izan ere, proteinek beren egitura tridimentsionalari esker izaten dute funtzio bat edo beste organismoan, eta, DNAren sekuentzia soila ikusita, proteina nolakoa izango den jakitea dute amets biologoek.
Googlen adimen artifizialeko DeepMind laborategiak lortu du, xakean eta Go jokoan gizakiei irabaztea lortu zuenak berak. Ez du guztiz argitu ebatzi misterioa: proteinen % 90en egiturak asmatzen ditu, ez denenak; hori bai, orain arte pentsaezina zen doitasunez.
Proteinak bizitzarako ezinbestekoak diren molekula handiak eta konplexuak dira. Gure gorputzean gertatzen diren funtzio gehienak bideratzen dituzte: giharrak uzkurtu eta mugitzea, elikagaiak digeritzea, ikusi eta entzutea, kanpotik sartutako birusak ezagutzea… Eta proteina bakoitzak izango duen funtzioa bere forma tridimentsionalak emango dio.
Berez, hogei aminoazido desberdin baino ez dituzte proteinek, baina, haiek kate luzeetan konbinatuta, milaka eta milaka tolesteko modu gerta daitezke; helize bat hemen, biraketa bat gero, tolestura bat han… egitura oso konplexuak lortuta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina