Likidoak nahastu ala ez?

 Dentsitateen zutabea


Galdera nagusia: Zer gertatuko litzateke baso berean dentsitate desberdineko likidoak bilduko bagenitu? Eta gero aluminiozko pilota bat botako bagenu? 


Materiala:


  • Kopa altu bat

  • Sei kopa txiki

  • Koilara bat

  • Karamelu likidoa

  • Eztia

  • Ura

  • Ekilore-olioa

  • Oliba-olioa

  • Alkohola

  • Aluminiozko pilotatxo bat



Prozedura:


  • Sei kopa txikitan, bete beharreko maila markatuko dugu, eta bakoitza osagai desberdin batekin beteko dugu. (Kopa guztiek kopuru bera izan behar dute.)


  • Dentsitatearen arabera antolatuko ditugu, handienetik txikienera. 



  • Kopa altua hartuko dugu, gure dentsitate-zutabea sortzeko.


  • Likidoak botatzen ditugunean, kontuz ibili behar da kopako hormak ez bustitzeko.


  • Kopa barrura botako dugu, likido bakoitza ordenan (dentsitate handienetik txikienera) oso poliki, koiararen laguntzarekin, argazkian ikusten den bezala.




  • 6 geruzak egin ondoren aluminiozko pilotatxo bat bertan botako dugu 


Datu-bilketa, zer gertatu da?:


Likidoak bertan botatzerakoan zutabe desberdinetan kokantzen dira.



Irudian ikusi ahal dezakegun bezala, 6 geruza egin dira 



Aluminiozko pilotaren bideoa

Txitxirioaren bideoa 

Aluminiozko pilotaren bideoan ikusi ahal dezakegun bezala, pilota, oliba-olioan flotatzen geratzen da. Alkoholaren geruza pasatu baitu. 


Txitxirioaren bideoan, berriz, ikusi dezakeguna da, txitxirioa eztia eta karameluaren geruzan geratzen dela.



Ondorioa:

Dentsitatea da faktore fisiko garrantzitsuenetako bat. Dentsitateak gorputz batek betetzen duen pisuaren eta bolumenaren arteko erlazioa ematen digu. Dentsitatea D= m / v adierazten da.


Dentsitate desberdineko likidoak biltzerakoan ez dira nahasten, likido bakoitza zutabe batean kokatu dira. Esperimentua egiteko erabili diren likidoek dentsitateak diferentziak dituzte. Baita ere  horiek kokatzen diren ordenan nahastezinak dira haien artean (ezinezkoa da nahastea). Hala, zutabe batean likido trinkoena (karamelua) ontziaren behealdean geratzen da, eta dentsitate txikienekoa (alkohola) goiko partean.


Aluminiozko pilota bertan botazterakoan ikusi ahal dugunez, oliba-olioan flotatzen geratzen da. Alkoholaren geruza pasatu baitu. Pilotak oliba-olioa baino dentsitate txikia eta alkohola baino dentsitate handiagoa duelako gertatzen da hori.


Aluminiozko pilotarekin gertatutakoa ikusita, txitxirio batekin froga berdina egitea bururatu zait. Txitxirioa aluminiozko pilota baino dentsitate gehiago duenez, geruza guztiak pasatu ditu, eztia izan ezik, honek txitxirioa baino dentsitate gehiago baitu. 


Horrelako hainbat egoera aurki dezakegu gure egunerokotasunean, adibidez, baso batean esnea eztiarekin betetzean, dentsitate gehien duena, (kasu honetan eztia) hondoan geratuko da, berriz, dentsitate gutxien duen (esnea) goian. Bakarrik berotzerakoan eta irabiatu egiten badugu bi likidoak nahastu egingo dira.


 



Informazio iturriak:


https://eu.wikipedia.org/wiki/Dentsitate_(fisika)


https://www.experimentoscientificos.es/experimentos-densidad/


https://lacienciaparatodos.wordpress.com/2009/04/25/experimento-liquidos-que-no-se-mezclan/


Iruzkinak