Covid-19ren luzeera

 Bigarren olatu betean, izurria Europa osoan indarrez hedatzen ari delarik, zabaldu egin da talde-immunitatea berez lortzearen aldeko ideia, irtenbide egokia izan daitekeelakoan. Azken finean, populazioaren zati handi batek sintomarik gabe edo oso arinekin igarotzen duenez gaitza, onuragarria da haiek immunizatuta geratzea. Hala, birusa ezingo litzateke batetik bestera transmititu eta gizartearen talde ahulenak ere babestuta geratuko lirateke. Txertoekin gertatzen den bezala.

Una segunda ola de COVID-19 podrĂ­a evitarse si se mantienen las distancias  sociales y el uso de mascarillas - Noticia - ISGLOBAL

Izan daiteke hori irtenbidea? Basarasek argi dio: The Lancet aldizkarian argitaratu zuten bezala, ideia hori iruzur hutsa da. Horrek ekarriko zukeena da hildakoak are gehiago izatea. Eta gainera, ez dakigu hildako horiek zein taldetan egongo diren; argi dago kalteberen taldekoak izango direla gehienak, baina besteetan ere igoko dira, baita gazteen artean ere. Horrez gain, erikortasuna igoko litzateke, eta askoz ere kasuistika handiagoa egongo litzateke. Askok ospitalera jo beharko luketenez, baliabideetan arazoak egongo lirateke. Azkenik, epe luzeko albo-ondorioak dituzten pertsona gehiago egongo lirateke; arazo larria izango litzateke.

Bestalde, Basarasek ohartarazi du ez dakigula zenbaterainokoa den eta zenbat denbora irauten duen birusaren kontra sortzen dugun immunitateak. Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batean argitu dute COVID-19a modu arin edo ertainean garatzen duten pertsona gehienek birusaren aurkako IgG antigorputzen erantzun sendoa sortzen dutela, eta, gainera, antigorputzek, gutxienez, bost hilabetez irauten dutela. 30.082 pertsonaren datuak aztertuta iritsi dira ondorio horretara. Baina zientzialariek ez dakite hori baino askoz ere gehiago.  

Iturriak: https://zientzia.eus/artikuluak/covid-19a-luzera-begira/

Iruzkinak