Galdera nagusia: Nola sortuko ditugu estalaktitak egun batzuetan?
Hipotesia: Uste dut platerean gatzezko estalaktitak sortuko direla, baina pentsatzen dut aste bat baino gehiago beharko dutela estalaktitak sortzeko, izan ere, ez da bero nahiko egongo gatza lurruntzeko.
Materiala:
Ura
Gatza
Bi torloju
Kotoizko haria
Bi edalontzi
Plater bat edo erretilu bat
Botila bat
Prozedura:
Botila batean gatz eta uraren disoluzioa egin behar dugu, horretarako botila batean bi edalontzi ur botako ditugu eta urari solutua gehituko diogu, hau da, gatza (8 koilarakada gatz)
Egin dugun disoluzioa ondo nahastu.
Disoluzioa bi edalontzitan banandu.
Plater bat edo erretilu bat bi basoen erdian jarri.
Kotoizko haria erditik tolestu, torlojuak kotoizko harien muturrean lotuko ditugu. (Kotoizko hariak 40cm, tolestuta 20cm)
Hariarekin lotuta dauden torlojuak edalontzietan sartu, horrela hari zati bat zintzilik geratu beharko zen.
Egunero estalaktita nola sortzen den ikusi.
Behaketa:
Ateratako ondorioak:
Ikusten den bezala ez dira estalaktitak sortu, gatz mineralez egindako kristaltxo karratuak sortu dira. Estalaktitak ez dira sortu esperimentua egin dudan garaian hotz egiten zuelako, beraz esperimentu hau erraz egin ahal izateko udako egun beroetan egitea gomendatuko nizueke, horrela tenperatura altuekin ura ondo lurrunduko da eta gatzezko estalaktitak sortuko dira. Hasieran erretitua urez betetzen hasten da, egun batzuk pasatu eta gero ur hori gogortzen hasten da kristaltxoak sortuz, ondorengo egunetan erretiluko ur azpian kristaltxoak sortzen hasten dira, eta bukatzeko, azken egunetan kristaltxo horiek karratu bihurtzen dira.
Nik gatzarekin egin dudan esperimentu hau modu naturalean kobazuloetan ikus dezakegu. Kobazuloetako estalaktitak tantaz tanta sortzen dira eta zentimetro bat osatzeko urte asko behar dira. Kobazuloetan mineral ugari duten tanta asko elkartzerakoan eratzen dira. Ur tanta bakoitzak mineral apur bat uzten du eta honen gainean pilatu egiten dira hurrengo tanten mineralak. Honen ondorioz, 0,5mm-ko tutu bat sortuko da eta honen gainean estalaktita bat sortuko da ur tantak konstanteak badira.
Informazio-iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Estalaktit
https://www.esperimentuak.eus/project/etxeko-estalaktitak/
https://www.rtve.es/noticias/20100914/como-crear-estalactitas-caseras/353912.shtml
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina