Presio Atmosferikoaren Eragina
Ikerketa galdera:
Zer gertatuko litzateke sua duen kandela bat oxigeno gabe uzten badugu ura jarriz?
Materiala:
- Kandela bat
- Ura
- Edalontzi bat
- Metxero bat
- Plater txiki bat
Prozedura:
1. Platerrari ura jarri
2. Kandelari sua ipini
3. Kandela ura duen platerraren gainean jarri
4. Basoarekin kandela estali
5. Zer gertatzen den ikusi
Behaketa; zer gertatu da?:
- Edalontzia lehenengoetan garbi zegoen.
- Edalontzia kandelaren gainean jarri dudanean kandela gutxinaka-gutxinaka itzaltzen joan da.
Bere denbora behar izan du.
- Kandela itzali egin da eta edalontzia lurrunduta utzi du kandelak zuen suaren tenperaturaren ondorioz.
Hobeto ulertzeko, bideo bat ere egin dut, ikusi nahi baduzue hemen daukazue link-a, ziur nago hobeto ulertuko duzuela:
Ondorioak:
Irudietan ikus dezakegun bezala, edalontzia kandelaren gainean jarri dudanean, kandelak zuen sua, itzali egin da. Oxigeno faltagatik gertatu da hori. Basoa handiago izango balitz, gehiago iraungo zuen kandelak itzaltzen. Suak baditu hainbat osagai eta horietako bat oxigenoa da. Horregatik, oxigenoa ez badu sua desagertu egingo da. Adibidetzat gaude gizakiok, gurekin ere berdina gertatzen da, hainbat gauza behar ditugu bizitzeko eta horietako bat ez badaukagu hil egiten gara, sua bezalaxe.
Platerraren behealdean ura zegoen, eta edalontziarekin zati bat hartuta eta kandelaren tenperatura altuaren eraginez, horko ura desagertu egin da. Egia esanez gero ez da desagertu agregazio egoeraz aldatu da. Likidotik-gasera pasatu da, horri lurruntzea deritzo.
Gas hori edalontziaren goiko aldera joan da, eta gutxinaka-gutxinaka beherantz doala ikusi daiteke.
Suaren tenperatura altuak desagertu egin dira, eta tenperatura bajatzen joan ahala gas hori kondentsatu egin da eta edalontzian likidoa isurtzen hasi da, hala ere edalontziak lurrunduta jarraitu du.
Beste gauza bat ere ikus dezakegu bideo bukaeran. Edalontzia hartu dudanean ikusi da platerrera itsatsita geratu dela, hori gertatu da presioarengatik.
Gure ingurumenean, presio atmosferikoa ikus dezakegu.
Aireak azalerako unitate bakoitzeko pisu bat eragiten du, atmosferan kokatutako gorputz guztiengan. Pisu hori presio atmosferikoa deitzen da. Presio hori eguneroko naturaren fenomenoetan aurki daiteke. Esate baterako, bentosa bat azalera leun batean itsasten bada, barnean airerik utzi gabe, presio atmosferikoak bentosa itsatsita mantenduko du, eta ez da bere pisuaren eraginez eroriko. Esperimentu honetan bezalaxe.
Informazio iturriak:
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/centros-tic/23200041/helvia/sitio/upload/LIB
RO_Experimentos_sencillos_de_fisica_y_quimica.pdf
http://meteolab.fis.ucm.es/meteorologia/presion-atmosferica--2
https://eu.wikipedia.org/wiki/Presio_atmosferiko
https://www.aboutespanol.com/una-vela-que-se-apaga-sola-1240050
https://naukas.com/2015/02/24/la-presion-y-la-vela/
http://presioatmos.blogspot.com/2013/02/zer-da-presio-atmosferikoa_10.html
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina