TXERTOAK ETA TENPERATURAK
Lehenengo osagaia material genetikoa da, garrantzitsuena, honek eragiten baitio birusari. RNA mota bat da, RNA mezularia. Birusak proteinak ekoizteko behar du RNA. RNA horrek informazio zehatza darama; hain zuzen ere, gure zelulekin elkartzea ahalbidetzen dion proteina ekoizteko informazioa. Orduan, guk antzeko zerbait ematen badiogu, pixka bat aldatuta, birusak ez du lortuko ondo ekoiztea gure zelulak infektatzen dituen proteina hori. Beraz, txerto horien estrategia da imitaziozko RNA hori ematea birusari.
Bigarren osagaia lipidoak dira. Gantzak. Birusari ematen diogun RNA mezularia babestu egin behar da injektatzeko. Hala, lipidoz osatutako kapsulatan harrapatuta dago RNA hori txertoaren barruan. Txertoa gure zeluletara iristen denean, lipidoen kapsula puskatu egiten da eta RNA askatzen du, bere lana egin dezan. Baina lipido guztiek ez dute berdin jokatzen tenperaturaren arabera. Adibidez, olioa likidoa da eta txerriaren gantza solidoa giro tenperaturan. Bada, gauza bera gertatzen da lipido hauekin. Batzuk hobeto aguantatzen dute beroa eta beste batzuek okerrago.
Genetikoa=ADN
RNA: Azido erribonukleikoa
Ahalbideotu: Gauza bat posible izatea.
Ekoiztu: Produzitu
Lipidoak: Lipidoak karbono, hidrogeno eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira.
Gantza=Koipea
2020/12/2
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina