Duela 42.000 urteko alderantzikatze magnetikoak ondorio nabarmenak izan zituen ingurumenean
Eraztun horietan zehar karbono-14a nola aldatzen den aztertu dute ikertzaileek. Eta ondorioztatu dute horrek aldaketa handiak eragingo zituela atmosferako ozono-kontzentrazioan, eta, baita kliman ere.
Areago, ikertzaileek iradoki dute litekeena dela horrek eragina izatea justu garai hartan gertatu ziren beste hainbat gertakaritan, hala nola, Australian ugaztun handiak desagertzea, neandertalen gainbehera Europan, eta Europako eta Asiako hainbat haitzulotan agertzen hasi ziren margoak.
Hala ere, Science aldizkariak argitaratu duen albistean, beste ikertzaile batzuek salatu dute gehiegizkoa dela halako ondorioak ateratzea, eta gogorarazi dute beste ikerketa batzuetan, esaterako, poloetako izotzetan egindako azterketetan, ondorioztatu dutela kliman ez zela aldaketa nabarmenik izan.
Neandertal: Eurasian orain dela 40.000 urte arte bizi izan zen giza espezie edo azpiespezie arkaiko bat izan zen.
Ozono-kontzentrazioa: Oxigeno-kontsentrazioa.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina