Ozeanoaren soinua aldatzen ari da
Zientzialariek diotenez, itsasoko soinua aldatzen hari da. Soinua gauza oinarrizko bat da itsasoko ingurune sentsorialean. Itsas animalia askorengan oinarrizko zentzumena izanik, gizakiok egindako zaratak nahasmen handia sortzen duela diote. Arduragabekeriatzat jo dute oraindik ez egotea itsasoko zarata hori bidea egiteko legedia sendorik, eta nazioarteko hitzarmen lotesleetan kutsadura murrizteko eskatu dute.
Soinuaren bidez itsas ingurunea interpretatzen dute animaliek. Izan ere, edozein konposatu kimiko baino urrutiago eta sakonago iristen da soinua. Ingurua esploratzeko baliatzen dute, nabigatzeko, ehizatzeko, lurraldea babesteko, heriotz-oihuak zabaltzeko eta gertuko zein urrutiko kideekin komunikatzeko; beren espeziekoekin zein beste espezietakoetakoekin.
Adibide bat emateko, Izkirek "klaska" bezelako soinua sortzen dute harrapakinak konfundiztarazteko, izkira-kolonia trinkoak dituzten kostaldeko habitatetan "kraskada" soinu indartsuak entzuteraino. Izurde, kaxalote eta mazopek sonar-sistema sofistikatuak dituzte, ur azpian harrapakinak ekokokatu eta jazartzeko.
Informazio-iturria: https://zientzia.eus/artikuluak/ozeanoaren-soinua-aldatzen-ari-da/
2021/02/28
Adei Gorrotxategi Molero
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina