Ur bero eta ur hotzaren lilurak
Galdera nagusia: Zer gertatuko litzateke ur beroa eta ur hotza nahastuko bagenu? Eta bero tenperatura desberdineko urak nahastuko bagenitu?
Hipotesia: Nire ustez, ur beroa eta ur hotza nahastu egingo dira, ura tenperatura epel bat bihurtzen.
Materiala:
Ura
Bi edalontzi
Ontzi luze bat
Kolore desberdineko bi elikagai koloratzaile
Bi koilara
Prozedura:
Bete bi edalontziak ur-kantitate berarekin
Ondoren, tintatu ontzi bakoitzeko ura kolore batekin, gehitu tanta bat edo bi koloratzaile. Adibidez, bat gorria eta bestea urdina izan daiteke. Ur beroa zein edalontzik duen eta zein ur hotz duen identifikatzeko.
Hurrengo pausoa kolore urdinez tintatuta dagoen ur edalontzia hotza egotea da. Horretarako, izotz gutxi batzuk botako ditugu.
Ura hozten uzten dugun bitartean, eraman beste ontzia mikrouhin-labean bi minutuz berotzeko. Gogoratu kontu handiz kendu mikrohuinetik.
Ur beroa eta ur hotza prest ditugunean, izotzak ur hotzetik kendu behar ditugu.
Ondoren, bete zure ontzia ur pixka batekin (tenperatura epelean), eta, azkenik, bota bi likidoak batera ontzi horren barruan.
Bestalde, beste portaera bat ere ikertu ahal dugu, eta horretarako bero tenperatura desberdineko ur-edalontzi bi nahastu beharko ditugu ,hau da, ur-edalontzi bero eta are beroagoa dagoen beste bat nahastuko ditugu.
Horretarako ur-edalontzi bat berotu eta koloratzaile batekin tintatuko dugu, adibidez bero gutxien duena horiz eta bero gehien duena gorriz
Datu-bilketa, zer gertatu da?:
1. nahasketan
Bideoan eta irudian ikuz dezakegun besala, gorriz tintatutako ura, goiko aldean geratu da, eta kolore urdinez tientatutakoa berriz, behean.
2. nahasketan
Bideoan eta irudian ikusi ahal dezakegun besala, gorriz tintatutako ura, goiko aldean geratu da, eta kolore horiz tientatutakoa berriz, behean.
Ondorioa
Ur beroa ur hotza baino dentsoagoa da. Horregatik, ur beroa, kasu honetan ur gorria, gainetik geratu da eta ur hotza, ur urdina, azpitik geratu da.
Ura bero dagoenean, molekulek mugimendu handia dute, elkarren artean talka egiten dute eta dentsitate txikia dute, baina, hotz daudenean, mugimendua ia bultzada txikien modukoa da, eta, beraz, oso kontzentratuta daude, eta horrek dentsitatea handitzen du.
Planetako elementu guztiek naturalek nahiz gizakiak sortutakoek dentsitate desberdina dute. Hala ere, objektu baten edo elementu kimiko baten tenperaturak, kasu honetan bezala, haren dentsitatea alda dezake. Hala, ur hotza eta beroa molekula berak (H2O) osatzen ditu, baina dentsitate desberdinak dituzte.
Dentsitate-diferentzia oso handia ez den arren, nahikoa da ur beroa ur hotzaren gainean jartzeko. Horixe ikusi dugu esperimentu honetan.
Hori naturan ere gertatzen da. Beroaren eraginez, ur beroaren eta ur hotzaren arteko dentsitate-aldea sortzen da. Ura berotzen denean, naturan, eguzkiak eragiten du aldaketa hori, ura osatzen duten molekulak eszitazio handiagoarekin mugitzen hasten dira. Azkarrago mugitzean, ur beroaren molekulek indar handiagoz talka egiten dute elkarrekin. Talka ere askoz handiagoa da. Ondorioz, ur kantitate berak leku gehiago hartzen du bero dagoenean, eta, ondorioz, dentsitatea txikiagoa da.
Honelako fenomenoak itsasoan argi eta garbi ikus daiteke.
Adibidez: itsasoan ur tenperatura desberdinetan desberdintzen dira, hau da, itsasoaren hondoan ur hotzena aurki daiteke eta gainazalera hurbildu ala ura beroago arkitzen da. Fenomeno natural hau gertatzen da, eguzkiaren erradiazioa modu desberdinetan eragiten duelako itsasoko sakonera desberdinei.
Bestalde baita ere, bi itsaso nahasten direnean, berdina gertatzen da, zeren eta, itsaso bakoitza tenperatura desberdin bat dutelako.
Informazio iturriak:
http://www.experimentoscaseros.info/2017/02/mezcla-agua-caliente-fria-que-ocurre.html
https://www.fundacionaquae.org/experimento-cientifico-agua-fria-y-agua-caliente/
https://blog.bioquimica.cl/2017/11/23/que-pasa-cuando-mezclas-agua-caliente-y-fria/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina