UHIN MEKANIKOAK
Sarrera eta ikerketa galderak:
Esperimentu honetan, uhin mekanikoak sortu eta xurgatzen dituen aparatu bat sortuko dugu, horrela, guk sortzen ditugun uhinak aparatuaren alde batetik bestera garraiatu ahal izateko. Baina, nola garraiatzen dira uhin mekanikoak? zergatik? zer gertatzen da?
Behar dugun materiala:
-plastikozko bi baso
-lana, haria edo soka.
-zotzak (palilloak)
-artaziak edo puntzoia.
Prozedura:
Material guzti horiek eskuratu ondoren, egingo dugun lehenengo gauza, plastikozko baso bakoitzaren atzealdean puntzoiarekin edo artaziekin zulo bat egitea izango da.
Horren ostean, soka hori zuloetatik zeharkatu beharko dugu. Jarraian, zotza erditik moztu eta sokaren alde bakoitzean erdi bat lotu beharko dugu, soka basotik irten ez dadin.
Hau egin ostean, gure uhin mekanikoen aparatua prest daukagu!
Behaketa:
Alde batean mikrofono bat, eta bestean bozgorailu (altaboz) bat.
Asi zaitezke probatzen, alde batetik hitz egiten, eta bestetik, entzuten. Hau egiteko, bi pertsonarekin probatzea hobeto legoke, bat hitz egiten, eta soka estu jarrita, beste aldetik, bestea basoa eusten eta uhinak jasotzen.
Gure ahotsa, soinu-uhin bat da, eta uhin mota hauek, uhin mekanikoen taldean sailkatzen dira. Uhin mekanikoak, medio material bat behar dute hedatzeko, eta kasu honetan, hauek, soka edo hariaren bidez hedatzen dira.
Baso batek, gure ahotsa batzen du, eta gure ahotsa basoaren atzealdera eltzean, uhin horiek sortzen duten bibrazioa sokan zehar hedatzen da.
Beste aldeko basoak berriz, alderantzizkoa egiten du, sokaren bibrazioa batzen du, eta bibrazio horiek, basotik transmititzen dira. Era berean, uhin horiek airetik hedatuko dira, eta gure belarrietara helduko dira.
PROBA EZAZU!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina