Neandertalen entzumen-egiturak eta haien eboluzioa aztertuta, ondorioztatu dute
haien entzumena gurearen parekoa zela, eta hitz egiteko gaitasuna ere bazutela.
Mercedes Conde Valverde otoakustika ebolutiboko ikertzaileak gidatu du azterketa
(Alcalako Unibertsitatea), eta, ikerketa-taldean, nazioarteko paleoantropologoak
eta telekomunikazio-ingeniariak aritu dira elkarlanean.
Aspaldiko eztabaida da neandertalek mintzatzeko gaitasuna izango ote zuten. Izan ere, tresneriak eta egiten zituzten jarduerek (sua, hildakoak lurperatzea) iradokitzen zuten
giza talde haien arteko komunikazioa oso eraginkorra eta konplexua zela.
Baina ikerketa paleontropologikoek, hau da, fosilek, ez zuten neandertalak hitz
egiteko gai zirela erakuts zezakeen frogarik aurkitzen.
Orain, neandertalen entzumena aztertzeko lan honek frogatu du neandertalen
ahozko komunikazioa gurea bezain konplexua zela. Ondorio horretara iristeko,
Atapuercako aztarnategiko
Hezurren Simako bederatzi banakoen eta bost neandertalen entzumen-egiturak
aztertu dituzte, tomografia konputerizatuaren bidez.
Hezurren Simako banakoak
neandertalak baino lehenagokoak
dira, eta 450.000 urte dituzte. Hala, entzumen-egituren eboluzioa
ikertu dute, eta ikusi dute neandertalen gaitasuna gurearen parekoa dela.
Informazio iturria:
Inar Ayesta
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina