Uraren erreakzio harrigarria
Ikerketa galdera:
Zer gertatzen da kolorantea ur hotza eta ur beroaren gainean jarriez gero?
Hipotesia:
Nik uste, kolorantea ur hotzaren eta beroaren gainera botatzen badugu, kolorantea bi kasuetan urarekin nahastuko dela, horrela ura eta kolorantea ez dira bereiztuko.
Materiala:
Prozedimendua, nola egin behar dut?
- Ura irekiten dagoela edalontzi batean jarri
- Ura hotz dagoenean beste edalontzi batean ipini
- Kolorante kantitate berdina bi edalontzietara bota, berora gorria eta hotzera urdina
- Itxaron
- Zer gertatzen den ikusi.
Behaketa; zer gertatu da?
Bideoan eta irudietan ikus dezakegun bezala kolorantea ez da urarekin nahasten eta edalontziaren hondora doa, erdian kolorantea ikusten da, kolorante tantakak bertan bota ditugulako.
Bideoan eta irudietan ikus dezakegun bezala, kolorantea ur berora botaez gero urarekin nahastu egiten da eta ez dira ura eta kolorantea bereizten.
Ondorioak:
Ikus dezakegu, kolorantea 2 edalontzietara botata gauza desberdina gertatzen dela. Hau da, ur beroa duen edalontzira botata edota ur hotza duen edalontzira botata ez da berdina gertatzen.
Ur hotzetara botaez gero kolorantea gutxinaka-gutxinaka edalontziaren hondora bajatzen da eta beste edalontzi guztian zehar ia ez da nabaritzen.
Ur berora botatzen badugu ordea, kolorantea ur beroarekin nahasten da, hau da, kolorantea ur beroan disolbatzen da eta horrela nahaste homogeneo bat gertatzen da.
Hau da, nahaste bat homogeneoa dela esaten dugunean, osagaiak ez direla bereizten esan nahi dugu, beste modu batera esanda, alde guztietatik begiratuta ere, itxura bertsua duela beti. Eta hau bizitzako hainbat elikagaietan ikusi dezakegu, esaterako, kafeesne beroan, freskagarrietan….
Disoluzio honen izena, botatako kolorantearen kantitatearen araberakoa da, izan ere, kolorante gutxi botata disoluzio diluitua izango da, nahiko botata disoluzio kontzentratua, eta laharregi botaez gero disoluzio saturatua.
Beste alde batetik ea hau zergatik gertatzen den galdetuko duzue, hau ur beroa eta ur hotzaren dentsitatearengatik gertatzen da. Uraren dentsitatea giro-tenperaturan (20 ° C) 998.20 kg/m ³-koa da.
Halere ura berotzen doan heinean dentsitate baxuagoa dauka, hotzitzerakoan ordea altuagoa.
Ur hotzak, ur beroak baino bolumen gutxiago okupatzen baitu.
Beste modu batera esanda, ura bero dagoenean molekulak oso sakabanatuta daude eta molekulen mugimendua handia da, horregatik beraien hartean talka egiten dute eta dentsitatea txikitu egiten da.
Ur hotzarekin ordea kontrakoa gertatzen da, molekulak bateratuta daude eta ez dute mugimendu handia, horregatik molekulak oso saturatuta daude, orduan horrek dentsitea altuagotzen du.
Gure kasuan, hain zuzene ere ur hotzaren kasuan ikusi dugu kolorantea ez dela urarekin nahasten. Hau, molekulek egiten duten mugimendua eskasa denez, oso saturatuta daudelako gertatzen da.
Beste esperimentu batekin ere ikus dezakegu. Ur hotza eta beroa batzerakoan hain zuzen ere, momentu horretan ur beroa ur hotzaren gainean jartzen dela ikusi dezakegu. Gure esperimentuan bezalako ondorioak ondorioztatu daitezke.
Hain zuzen, esan dezakegu ur hotzak ur beroak baino dentsitate altuagoa duela eta horregatik adibidez itsasoan ur hotza behean egoten da eta ur beroa goian.
Informazio iturriak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina