Fermilab-en Muoi g-2 esperimentuaren emaitzek eztabaida piztu dute fisikarien artean, fisika eredu estandarra bera zalantzan jarri baitute.
Muoiak* oinarrizko partikulak dira; hau da, ez daude beste partikula txikiagoez osatuta. Espaziotik datozen izpi kosmikoak goiko atmosferara jotzen dutenean, hainbat partikula sortzen dira eta lurrera erortzen dira; muoiak barne. Bi mikrosegundotan disolbatzen dira, baina beraien eraketan energia asko dutenez, denbora motelago igarotzen da muoi hiperazeleratu horietarako erlatibitatearen eraginez, eta desegin baino lehen atmosferaren goialdetik gainazalera egiten dute bidea.
Arazoa muoiekin sortu zen. Fermilab-en energia handiko fisikako laborategian egindako esperimentu baten arabera, ez dute eredu estandarraren arabera izan beharko luketen portaera magnetikoa, eredu estandarra aurretik pentsatu bezain zehatza izan ez daitekeela adieraziz. Oraindik detektatu ez den beste partikula bat dagoen edo ezagutzen ez dugun oinarrizko indarrik dagoen galdetu du.
1950eko hamarkadaren amaieran, Muoi g-2 esperimentua lehenengo aldiz egin zen CERNen laborategian muoien dipolo momentu magnetikoa neurtzeko. Munoiek momentu magnetiko anomaloa zutela ikusi zen, baina beti egon dira zalantzak zehaztasun txarrez neurtzeko. 1966an errepikatu zen Brookhaven Laborategi Nazionalean eta berriro errepikatu zen 1969an, 1984an eta abar zehaztasun handiagoarekin.
Zalantzarik gabe, honezkero Fermilab esperimentuaren emaitzek fisikaren oinarriak zalantzan jarri dituzte. Ezagutzen ez dugun oinarrizko indar bat identifikatzeko falta al da?
*Muoiak: partikula hiperazeleratuak
Informazio iturria: Zientzia.eus
2021/5/3
Erik Fernandez
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina