Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2014

Itsas hondoaren mapa berria

ITSAS HONDOAREN MAPA BERRIA


Orain arte ezagutzen ez ziren milaka urpeko mendi eta itzalitako sumendi agertu dira Science aldizkariak argitaratu duen itsas hondoaren mapa berrian.
Scripps Ozeanografia Erakundeko ikertzaileek itsas hondoaren mapak sortzeko modu zehatzago bat baliatu dute, sateliteek bildutako datuetan oinarrituta. 
Lurraren grabitazio-eremuan gertatzen diren aldaketak dira bereizmen handiagokoak.
Gaur egun, itsas hondoaren % 80 ezezaguna da, esploratu gabe dagoelako edo sedimentu geruza lodi batek estaltzen duelako. 



Tomatea, gizakiak moldatua

Nature Genetics aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean 360 
tomate-landareren genomak  sekuentziatu dituzte. Landare
horien artean badira basatiak eta komertzialak, eta baita tartekoak
ere, adibidez, etxekotuta daudenak baina tamainaren arabera
hautatu ez direnak. Andeetan tomate-landareak etxekotzen hasi zirenetik,
hazitarako tomateen aukerak...

Rio Tinto, ibai estralurtarra

Rio Tinto ibaiaren ur gorrietan ez da arrainik bizi, ez anfibiorik, ez intsekturik. Eta ibaiertzean nekez hazten da landarerik. Rio Tintoren ur gorriak metal astunez beteak daude, oxigeno gutxi dute eta azidoak dira, izugarri azidoak, puntu batzuetan ia azido sulfuriko huts izateraino.
Estralurtarra dirudien arren, Huelvan dago ibai hau. Eta bizidunez beterik dago. Milaka espezie bizi dira bertan: bakterioak, onddoak eta algak; denak mikroorganismoak. Batzuk mineralez elikatzen dira, burdinaren eta sufrearen konposatuak oxidatzen dituzte, eta horrek ematen dio, hain zuzen ere, kolore gorria ibaiari (burdin oxidoek).
           Zientzialariek uste dute bizitza estralurtarra aurkitzekotan, adibidez, Marten edo Jupiterren Europa ilargian, probablea dela Rio Tintoko antzeko kondizioetan izatea.

http://zientzia.net/argazki-galeria/rio-tinto-ibai-estralurtarra/

Albistea

Zelula barruko jarduera 3Dn eta denbora errealean ikusteko mikroskopio berri bat

Abiadura handian eta eskala txikian gertatzen diren prozesu biologikoak ikusteko gai den mikroskopio optiko berri bat aurkeztu dute gaur. Enbrioi baten garapenetik hasi eta banakako proteinen mugimenduetaraino, denbora errealean eta 3Dn jasotzen du mikroskopioak gertatzen ari dena.  Prozesu biologikoak "in vivo" ikusteko mikroskopia teknikek bi muga dituzte. Batetik,  zoom egitean, lagina kaltetu egiten du ikusteko igortzen den argiak. Bestetik, denbora gehiago behar dute irudiak hartzeko, eta horrek mugatu egiten du prozesu azkarrei jarraitzeko mikroskopioen gaitasuna.

Fusioa

Fusioak esan nahi duena da, solidotik likidora pazatzen denean adibidez: izotzetik urera pazatzen denari fusioa deritzo.
















Eegoera-aldaketak

Materia hiru egoeretan agertzen da: Solidoa, likidoa eta gasa. Horien artean hainbat aldaketa gertatzen dira, adibidez:
Solidoa berotzen badugu, likido bihurtuko da, (izotza 0ºC-ra iristean). Beste aldaketa bat, likidotik gasera pasatzea da. (likidoa 100ºC-ra iristean lurrundu egiten da). Baina beste aldaketa batzuk ere badaude, irudian ikusten den bezala.


Molekula motak

Molekula mota asko daude, O2 oxigenoa da H2 karbono dioxidoa etab. Batzutan oxigenosko bi edo hiru daude eta beste batzutan ez.

Molekulak

Molekulak hainbat atomotan banatuta daude. Atomo bakoitzak haibat izenez osatuta dago, eta izenak hauezek dira: C02,C,Ncl,H2o...

Eltxoak 62.000 aldiz

Eltxoa batek 62.000 aldiz astintzen ditu hegoak miuituko. Hala esaten dute, eta datua harrigarria da. Baina nola demontre neurtzen dute hori? Azkenean, nola gardera zenbat galdera baino garrantzitsuagoa da.