Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2017

Gizakiaren sorreraren jatorria zalantzan jarri dute

Orain arte gizakia Afrikan sortu zela uste izan badute ere froga berriek Europa jotzen dute sorburu.

izakia uste baino lehenago banatu zen txinpanzeengandik eta gainera Europan gertatu zen banaketa. Hori dio duela 7.2 milioi urteko hominino baten fosilak. Gaur egun arte txinpanzeen eta gizakion adarra duela 5-7 milioi urte Afrikan banatu zela uste izan da. Hipotesi honi eusteko Afrika ekialdeko fosilak ziren sostengu, eta bertan gertatu zen klima aldaketagatik basotik sabanara igarotzeak homininoen eboluzioa bultzatu zuela zion. Hipotesi honi kontra egin ahal izateko fosilak aurkitu dituzte Grezian eta Bulgarian. Izan ere, bertan aurkitutako masailezur eta hagin batean frogatu dute homininoak direla.
Iturria: Elhuyar.eus

Bat Pat hortzandi pirata

Idazlea: Roberto Pavanello Urtea: 2016-05-3 Argitaletxea: Mensajero
Silver anai-arrebak bere osaba Charlirengana joango dira. Osaba Charli bizi den tokira joateko trenez joan beharko dira eta estazioan osabaren kotxearekin etxera joango dira. Osaba Charlik bakoitzari bere logela erakutsiko dio, eta afaldu ostean lo egitera joango dira Martin, Rebeca, Leo eta Bat Pat.
Hurrengo egunean osaba Charlik bere lagun baten oroigarri dendara eraman behar ditu 3 umeak. Han Charliek nahi duten gauza  erosteko baimena utzi beharko die umeei. Leok iparrorratza erosiko du, Rebekak dortoka baten forma duen funtsezko kate bat hartuko dueta Martinek piratei buruzko liburu bat. Horren ondoren etxera joango dira eta Martin korriketan bere logelara joango da erosi duen liburua irakurtzera. Irakurtzen dabilen bitartean liburutik orri bat eroriko da. Martinek orri hori altxatzen duen bitartean Rebeka eta Leori deika dabil. Orrian burezur baten forma duen uharte bat agertuko da, eta hiru anai-arrebak uharteari …

Inertzia-bolanteak: nola metatu energia biraketan

Inertzia-bolanteek ondo baino hobeto erakutsi izan dute milaka urtean oso erabilgarri direla. Gaur egun, energia elektrikoa metatzeko oso egokiak izan daitezkeela erakutsi dute, bateria mekaniko modura, eta jadanik inertzia-bolante komertzialak eskura daitezke instalazio elektrikoetan jartzeko. Azken finean, beste teknologiek ez dituzten onura asko dituzte inertzia-bolante modernoek.


Iturria: elhuyar.eus

Tapper bikiak gerran

Izenburua: Tapper bikiak gerran Egilea: Geoff Rodkey Urtea: 2015 Argitaletxea:elkar Iltzultzailea: Danele Sarriugarte

   Bi neba-arreben artean mutila ( Reese) eta neska (Claudia) gerra batean egongo dira eta bakoitzakbere ikuspuntua edukiko du, baina argi egongo dena  Claudiak Reeseri gelako motxilan sartuko dion arrain usteldua da.  Reesek egingo duen kontraerasoa antzerakoa izango da, baina usteldutako gazta batekin. Ez zaio ondo irtengo Claudia oso azkarra  delako, baina Claudia ez da gustura egongo, izan ere beste eraso bat egingo du birtualki Akash jainkoaren laguntzaz.
Zer izango da Claudiaren eraso birtual hori? Nor da Akash jainkoa? Nola erantzungo dio Reesek erasoaren aurrean?
Liburu hau asko gustatu zait misterio askoko liburu bat delako, baina komediazkoa ere eta horrek nire liburu gustukoena izatea egiten du. Horretaz aparte oso erresa da irakurtzeko eta irudi asko ditu liburuan erresago kokatzeko.
      Oier Zengotitabengoa                                               2017/…

Ahuntzak zuhaitzen gainean, baina zertarako?

Maroko hegoaldean zuhaitzen gainean ahuntzak agertu ohi dira, bertako hosto eta haziak jaten. Artikulu batean erakutsi dute animalia horiek zuhaitzaren haziak zabaltzeko bektore garrantzitsuak direla.

Argania spinosa espezieko arbolak dira eta ahuntzek hosto eta fruituak jaten dituzte bertan. Udazkenean, adibidez, egunaren hiru laurdenak zuhaitz gainean pasa ditzakete.

Zuhaitz horien egurra eta fruitua oso garrantzitsuak dira olioa egiteko. Beraz, ahuntzek, funtsezko rola betetzen dute landarearen kontserbazioan. 




Iturria: euskalnatura.net

Pandak arriskuz kanpo

Duela gutxirarte pandak desagertzeko arriskuan bazeuden ere, panden populazioak gora egin du. 2016. urtean, arriskuan dauden espezieen zerrendatik atera eta kalteberen zerrendan kokatu zuten animalia hau. Erabaki hori panden populazioak gora egin zuelako da; 2000. urtean 1596 panda zenbatu zituzten eta 2011-2014. urteetan egindako azterketan berriz, 1864. Horretarako txinako gobernuak lan handia egin du eta horri esker pandak hobeto daudela ondorioztatu dute.

Iturria: http://aldizkaria.elhuyar.eus Testua: Nik moldatua

Harry Potter eta sorgin harria

Idazlea: J.K. Rowling Itzultzailea: Iñaki Mendiguren Urtea: 1997 Argitaletxea: Salamandra

Liburu honek, Harry Potterren istorioa kontatzen digu. Harry-k, 11 urte ditu, eta bere osaba izebekin bizi da Prived Driveko 4. etxean. Han ez da bat ere pozik bizi, izan ere, bere osaba izebak eta lehengusuak ez dute Harry maite. Baina Harryren bizitza betirako aldatuko da. Egun batean, gure protagonistaren etxera. karta berezi batzuk elduko baitira, honela, Harry-k mago bat dela jakingo du, izan ere karta arraro horiek, Hogwarts, magia eskolako kartak izango baitira, izan ere, Harry-k eskola horretan ikasketak hasiko baititu. Han lagun asko egingo ditu, Ron Weasly eta Hermione Granger adibidez. Zer abentura biziko dituzte Harry-k eta bere lagunek?

Nire iritziz, liburu hau asko gustatu zait, gaur egun klasiko bat da eta liburuek duten fama, oso merezia dutela iruditu zait liburu hau irakurri ostean. Irakurtzen zauden bitartean, historiaren barruan mantentzen zaitu, pertsonaiak oso lortuta daude. Lib…

Teknoko proiektua

Kaixo,

Gu Dani, Aimar eta Itzal gara. Aste hauetan gure egorera ebazten aritu gara, hau da, paperezko eraikuntza bat egin behar genuen. Horretarako, papera, kola zuria eta oinarrirako kartoia baino ezin genuen erabili.

Hemen behean uzten dizuegu gure proiektuaren aurkezpena.


Basamortu loratua Atacaman

Aurtengo euriteengatik ezohiko loraldia jasango du basamortuak
2017ko maiatzean ezohiko euriteak izan dira Txileko Iparraldeko Atacama eta Coquimboko eskualdeetan. Hori dela eta, "basamortu loratua" izenez ezagututako gertakaria jazoko da planetako toki idorrena kontsideratzen den zonalde honetan. Gainera, CONAFen esanetan, aurtengo euriteak oso oparoak izan dira eta azken hamarkadetako loraldi ikusgarriena espero da.

euskalnatura.net

Haumea planeta nanoa aztertu dute

Neptunoren orbitatik haratagoko gerrikoan dauden lau planeta nanoetatik ezezagunena, Haumea, aztertzeko aukera izan dute EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideek.

Hala, planeta nanoaren forma, tamaina eta bestelakoak ezagutu dituzte. Adibidez, uste zutena baino handiagoa dela frogatu dute, eta ez hain trinkoa. Horrez gain, Eguzkiaren inguruan orbita bat osatzeko 248 ordu behar dituela ikusi dute, eta errotazio-abiadura izugarri handia duela: lau ordu eskas. Horren ondorioz, errugbi-baloi baten itxura du



.   Iturria: naukas

Haumeak, Plutonen kideetako bitxienak, eraztuna du

Eguzki Sistemaren bazterretan, Neptunoren orbitatik haratago, izotzez eta arrokaz osaturiko objektuen Kuiperren gerrikoan dago. Objektu horien artean, besteak beste, lau planeta ñimiño daude: Pluton, Eris, Makemake eta Haumea. Haumea guztien artean ezezagunena da, eta mundu osoan kanpaina bat egin da planeta nanoari behatzeko, haren ezaugarri fisiko nagusiak zehazteko asmoz. Bada, ikerlanak erakusten duenez, eraztun bat dago Haumea planeta ñimiñoaren inguruan. Andaluziako Astrofisika Institutuko (IAA-CSIC) astronomoek zuzendu dute ikerketa, eta UPV/EHUko ikertzaileek ere esku hartu dute bertan.


Informazio iturria: http://www.ehu.eus/eu/

Carlotaren egunkari morea

Izenburua: Carlotaren egunkari morea Idazlea: Gemma Lienas Itzultzailea: Jesus Mari Lasa Argitaletxea: Erein Argitalpen data: 2004







Gaur Carlotaren urtebetetze eguna izango da.Carlotari urtebetetze egunerako amona Isabelek eguneroko more bat oparituko dio, Carlotak sekulako disgustua hartuko du, ez baitzuen hori nahi. Baina bat-batean amonak galdetuko dio ea oparia gogoko duen. Carlota opariari buruz bere iritzia ematera doanean bere amak begirada eraginkor horietako bat botako dio. Orduan Carlotak asko gustatu zaiola esango du, eta sukaldera joango da txokolatezko pastelaren zati bat hartzera, pastela jan bezain laster etxeko korridoretik desagertuko da bere logelan sartuz. Logelara sartu bezain laster ohean etzango da, baina bat-batean norbaitek atea joko du. Carlotak bere neba Marcos dela pentsatuko du, baina ez da Marcos izango, bere amona Ana baizik. Amona bere ondoan eseriko da eta ia haserre dagoen galdetuko dio, Carlotak egunkaria erakutsiko dio. Amonak itzelezko poza hartuko du eta …