Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: February, 2014

Kanpoko eragile geologikoak

Begiratu gure kostaldeak kanpoko eragile geologikoen lan bikaina!



BATERIA GOZO GOZOAK

Bateria gozo-gozoak Kortabarria Olabarria, BeƱardo Elhuyar Zientzia Y.H. Percival Zhang (eskuinean) lankide batekinArg. Virginia Tech College of Agriculture and Life Sciences Virginiako Institutu Politekniko eta Unibertsitatearen ikerketa-talde batek, azukrearekin dabilen bateria garatu du. Energia  metatzeko gaitasun handia dute bateria berriek, eta birkargatzeko modukoak eta biodegradagarriak ere badira. Hortaz, baliteke etorkizunean ohiko baterien ordezko bihurtzea. Y. H. Percival Zhang irakasleak gidatutako taldearen ikerketa, Nature Communications aldizkarian argitaratu da. Ikertzailearen arabera, erabateko zentzua du ingurumenean eraginik ez duten azukrezko bateriak erabiltzen hastea, “azukrea naturak energia metatzeko duen konposatu perfektua delako”. Azukrezko bateriak garatu ahal izateko, Zhang-en taldeak azken urteotan leial izan zaion lan-ildoari jarraitu dio: naturan dauden entzimak nahastea, naturan ez dauden konbinazioetan. Kasu honetan entzima sintetiko bat eraiki zuten, erre…

Iberiar Penintsula, mundu etorkizuneko materialaren liderra

Argi eta malgua, isolamendua, suaren kontrakoa eta iragaitza da, baita ere berriztagarria eta berriro berziklatu ahal dena. Baldintza mota guztietan erabiltzen da eta elikagaien industria erabiltzen ditu eraikuntza edo aeroespazial teknologia, haien produkzioa ez dituela hondakinak sortuko eta ingurumenarentzat  mesedegarria.Iraultza anitzeko material hori kortxoa da.
Haritzaren azala , orain dela mila urtetik erabiltzen zen, mediterraneo aldean, orain mediterraneoa berrikuntza modernoak,sortzeko material hau erabiltzen da,  indar  gisa material berriak sortzeko.

ROBOTAK, PERTSONEKIN ESKUZ ESKU

Robotak, pertsonekin eskuz esku
Jende artean ibiltzen hasi berria da, Eureka! Zientzia Museoan, IK4-Teknikerren sortu  duten azken robota. Ekitaldiren bat dagoenean, jendeari horren berri ematen dio eta bertaraino gidatzen du, edo bisita gidatuak egiten ditu, ikusgai dauden esposizioak azalduz. Pertsonekin zuzeneko elkarrekintzat aritzeko pentsatutako robota da.