Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2017

Nur eta Irlandarako bidaia

Izenburua: Nur eta Irlandarako bidaia Idazlea: Toti Martínez de Lezea          Ilustratzailea: Iván Landa Argitaletxea: Erein                                Argitalpen data: 2017ko maiatza










Egun batean Nur eta bere lagunak arratsaldea pasatzeko, denda magiko batera joatea adostuko dute. Denda oso bitxia izango da, han lan egiten duen emakume bezalakoa. Arratsaldea bertan emango dute, baina etxera itzultzeko ordua iritsi eta joan baino lehenago, ordea, Yan Yan andreak zerbait oparituko die. Nurri jadezko untxi bat egokituko zaio, baina ez da oso pozik geratuko eta Yan Yan andrea hortaz konturatuko da, alaitzeko jadezko untxitxo horrek zortea ematen duela esango dio, eta laguntza behar izanez gero, untxitxo horri deitzeko.

Etxera heldu eta betebeharrak egin ostean, gurasoei irakurtzera doala esango die. Ziztu bizian joango da bere logelara; bertan sartu bezain laster, bere liburu magikoa hartuko du eta bere Finn lagunaren herrixkara bidaiatuko du.
Bat-batean, herrixkan agertuko da, et…
RIDEL ETA ZUHAITZ HIZTUNAK
Liburuaren izena: Ridel eta zuhaitz hiztunak Idazlea:Ana Galán Marrazkiak:Pablo Pino   Argitaletxea:Aizkorri Urtea:2015/01/21
Calek alkateak gaztelutik atera duen objektu misteriotsua zer den asmatuko du: liburu bat da.  Eta liburu horrek  zuhaitz hiztunak arazo larri batean sartuko dituzteeta Ridelek, Calen lagunak,  laguntza eskatuko dio.Lainoen basoraino joan beharko dira euren herensugeekin batera. Lagunakheltzen direnean gizon bat ikusiko dute zuhaitzak mozten, baina ezin dute gizon hori identifikatu begietaraino tapatuta doalako. Nor izango da gizon hori? Zergatik ari da zuhaitzak mozten?
Nire iritziz liburu hau interesgarria da, abenturazkoa delako misterio apur batekin. Ez dago protagonista bakarra, ez da oso luzea eta abentura bakoitzean zerbait dago protagonistei hasierako lekura bueltatzen laguntzen dien pertsona misteriotsu bat. Niri asko gustatzen zait bilduma hau;  hiru liburu dauzkat eta hirurak politak dira.

Erregistratutako lehenengo eklipsea

Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du erregistratutako lehen eklipsea K.a. 1207ko urriaren 30-ean gertatu zela, Astronomy & Geophysics aldizkarian argitaratu dutenez. Bi iturri erabili dituzte ondorio horretara iristeko, batetik, Bibliako Itun Zaharrak, zehazki Josueren liburuak, aipatzen du Eguzkia eta Ilargia “geratu” egin zirela; bestetik, Ramses II.aren seme Merneptah faraoiaren erregealdiko grabatu batek Kanaango kanpainan fenomeno astronomiako bitxia gertatu zela jasotzen du. Ikerlarien ustez, ez zen erabateko eguzki eklipsea izan, eraztun eklipsea baizik, eta emandako data da ezaugarri horiekin bat datorren bakarra.
Informazio-iturria: argia.eus

INSPIRA manifestua. Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen.

Guk ere bat egiten dugu Inspira manifestuarekin!

Mundu global eta askotarikoan bizi gara, berdintasuna arlo askotan lortu gabe dagoen batean. Arduratu eta kezkatzen gaituen bat generoaren eta teknologiaren arteko etena da. Frogatuta dago emakume gutxiagok aukeratzen dituztela lanbide teknologikoak, emakume gutxiagok egiten dutela lan mundu zientifiko eta teknikoan, garrantzi gutxiagoko postuetara heltzen direla emakumeak eta garrantzi eta maila bereko postuetan soldata baxuagoak jasotzen dituztela. Horiek guztiak ez dira gertatzen gustu eskasagoa, gaitasun apalagoa, bokazio urriagoa edo jarduera maila apalagoa dutelako. Gizarte, kultura eta hezkuntza faktoreek ahalduntzen, aitortzen eta sustatzen dituzte emakumeak gizonak baino maila txikiagoan. Hezkuntza eta gizartea eraikitzeko erabiltzen ditugun estereotipoek, sozializazio prozesuek, genero rolek, ezkutuko matxismoek sinestarazten digute emakumeak ez direla hain gai eta horiek eragiten dute emakumeek aintzatespen txikiagoa izatea giza…

Urruneko zulo beltza detektatu dute

Orain arte urrunenen aurkitutako zulo beltz baten berri eman dute Carnegie Institutuko astronomoek, Naturealdizkarian argitaratutako artikulu baten bidez. Azaldu dutenez Eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat da, eta Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortu zen.

ULAS J1342+0928 deitu diote. Baieztatu dute urrunen detektatutako quasarra dela, eta gugandik argiarena baino 7,54 aldiz abiadura handiagoan urruntzen ari dela ere zehaztu dute.

Zientzia.eus