Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: September, 2017

Nur eta bampiroen dantza

NUR ETA BANPIROEN DANTZA
Egilea: Toti Martínez de Lezea Marrazkiak: Iván Landa Argitaletxea: Erein Lehenengo argitalpena
    Nurrek oraindik ez daki zer izango den nagusi izatean, agian surfeko irakaslea, edo bestela aktoresa edo gidoilaria… ez dauka oso argi, baina argi daukan barraka zinea izugarri gustatzen zaiola da. Amonaren lagun baten bitartez Nurrek eta bere lagunek zinemako plato batera joan eta bertan zinemako plato bat ikusteko aukera izango dute.  Izango al dute filmean tokirik? Transilvaniako dantzaldi ilunetan ezagutuko al dute jende bitxirik? Jarraituko al zaio zinea gustatzen?
    Liburu hau irakurtzera animatzen zaituztet abentura zaleentzat bidaia zirraragarria izan daitekeelakoan bainago. Horretaz gain banpiroen mundu ezkutuko hainbat ezagutza eskuratzen ditzakezula uste dut.    Liburu hau sinplea dela iruditu zait, izan ere, istorioa jarraitzea oso erraza egin baitzait eta, era berean, erraz murgildu naiz istorioan.        Letrari dagokionez, handia dela deritzot eta…

Destino o casualidad

cuando me siento bien

shape of you

Zoramena

See You Again

AC-DC Thunderstruck

Galway girl (Ed Sheeran)

Dime quien ama de verdad - Beret

Me acostumbre

Ken zazpi ilargia

NCS FORCE

Shape of you

Rolling in the deep

Maldita nerea (tu eres la vida)

Beret vuelve

Chinatown

COME- JAIN

Udarako gau luzeak

Mad hatter-Melanie Martinez

Musikaren Doinua

Hesian "Hemen naiz"

Todo es posible

Zea Mays "Elektrisitatea" Orkestra

Es Épico

Is This love

A zer gaupasa!

Izenburua: A zer gaupasa! Egilea: Migel A. Mintegi Larraza Argitaletxea: Ibaizabal Argitalpen data: 2000 Ilustratzailea: Inma Mendiola Gardoki Bilduma: Ekin
Istorio hau sei lagunek izandako abentura harrigarria kontatzen du . Sei lagunak (Igor,    Miren, Leire, Josu, Maider eta Iñaki) klaseak bukatu zirela ospatzeko, rock kontzertu batera joateko erabakia hartuko dute eta kontzertua hasi aurretik  kanpin batean geldituko dira. Musika ekitaldi hori oso famatua da eta sei  lagunak rock kontzertua ematen den eremua jendez beteta egongo zela jakinda ere ,  beraiek kontzertura joango dira . Ekitaldi hori  zegoen lekura heldu eta Leire beste mutil batzuekin joango da bere lagunak ez joateko esango dioten arren . Bat-batean Leire jende artean desagertuko da eta Igor, Miren, Josu, Maider eta Iñaki , Leire eta beste mutil horiek kontzertutik gertu ez daudela ikusita Leire topatzera joango dira , baina leku batetik eta bestetik bilatu ondoren … aurkituko dute Leire ? eta beste mutilak zertan ibiliko…

Egun zakurrak

Udan zehar liburuak irakurri ditugu gutako bakoitzak, orain, liburu horien ohar kritikoak egin ditugu eta zuei erakusteko denbora iritsi da dagoeneko, ea liburu hauetako baten-bat gogoko duzuen.
___________________________________________________________________
Izenburua: Egun zakurrak. Idazlea: Jeff Kinney                                                 Itzultzailea: Miren Arratibel. Ilustratzailea: Jeff Kinney. Bilduma: Gizajo baten egunkaria. Argitaletxea: Alberdania Argitalpen data: 2012
Greg Heffley izeneko mutil bati buruzko liburua da. Handitan ospetsua izan nahi du, baina eskolan bullyinga egiten diote. Familia bat dauka aita, ama eta 2 anaia. Bere lagunik hoberenak Rowley du izena, oso ona da bideojokoetan, baina eskolan pringatu bat izango da. Baina Gregek ez du lagunik eta berarekin gelditzea erabakiko du. Gregek dioenez, barrukoagoa da bera: betebeharrik ez, araurik ez. Amak ordea, beste ikuspegi bat izango du. Kalean gauzak egitearekin eta familiarteko bizitzarekin askoz ere estuag…

Nur eta herensugearen tenplua

Liburuaren izenburua: Nur eta herensugearen tenplua Idazlea: Toti Martinez de Lezea Ilustratzailea: Juan Luis Landa


Nur protagonista izango da. Oraingo honetan, Nur eta bere gurasoak Txinara joatea erabakiko dute. Lagun berriak egingo ditu eta jolas-parkera joango dira Guo Guoren urtebetetzea ospatzeko. Guo Guo desagertu egingo dela konturatuko dira, eta haren bila hasiko dira, ate bat ikusiko dute eta sartzea erabakiko dute. Nur konturatuko da herensugearen tenplua dela, 8 ateak zeharkatuko dituzte proba bat eginez. Nur eta bere lagunak Guo Guo topatuko dute?

Nire ustez, hasiera apur bat astuna da, baina gero polita dela iruditzen zait. Horrez gain, oso atsegina eta oso interesgarria dela uste dut. Bestalde, umeentzako liburu aproposa dela iruditzen zait. Liburu hau oso arin irakurtzen da eta gainera, oso erraza da ulertzeko. Irakurtzen jarraitzeko intriga ematen dizu.  

Liburua irakurtzea gomendatzen dizut. Aroa
2017/09/13

Molly Moonek mundua geldiarazten du.

Liburuaren izenburua: Molly Moonek mundua geldiarazten    du. Liburuaren idazlea: Georgia Byng Argitaletxea: SM Argitalpen data: 2009-04-14 Itzulpena: Alejandro Casal
  Molly Moon 11 urte dituen neskato bat da. Txikia zelarik gurasoek Moon markako txokolatinazko otzara baten utzi zuten umezurztegi baten atean. Bere bizitza osoa etxe horretan pasatu du, baina egun batean liburu berezi bat aurkituko du hipnotismoari buruzko liburu bat. Horrekin Mollyk hipnotizatzen ikasiko du, eta ahalmen bereziak lortuko ditu, adibidez: mundua geldiarazteko ahalmena.
    Abentura honetan Mollyk munduko hipnotizatzailerik onena gainditu beharko du, Primo Cell. Primo Cellek lortu nahi duena munduko pertsona boteretsuenak bere mendean edukitzea da, eta Mollyren lana bera gelditzea izango da. Abenturan zehar Mollyk mundua geldiarazteko ahalmena daukala jakingo du eta bere gurasoak ere ezagutuko ditu. Baina nor da benetan munduaren jabe izan nahi duena? Primo Cell edo Molly abenturan zehar ezagutuko duen beste pe…

Urak dakarrena

Toti Martinez de Lezea, Urak dakarrena, Ttarttalo, 2012.
    Liburu honetan 20. mendean zehar bizi izan diren fikziozko 35 emakumeren bizitzako pasarteak kontatuko dira, denak euskal kostaldekoak. Liburuko ipuinek batak bestearekin zer ikusirik ez dutenez bat aukeratu dut.
    Ipuin hau Oiasso deitzen da, bertan 215.urtean Irunen bizi den jopu bat da protagonista. Inoiz emakume askea izango ez den arren, ez da kexu, beste jopu batzuk baino hobeto bizi delako. Gazteegi sartu zen Lucius Valerio Marci aberatsaren emazte Juliaren zerbitzuan, neskato bat zela, bere familia gogoratzeko. Egun batean Emiliari, txikitatik zaindu duen emakumeari nondik ekarri zuten galdeko dio, eta lehen nola deitzen zen ere galdetuko dio. Emiliak Ona deitzen zela erantzungo dio eta soldadu batzuek aurkitu zutela mendian, baskoiak bizi ziren lekutik gertu, bost urte zituenean. Bere familia galduaren bila joango da Ona? Edo Juliaren zerbitzuan jarraituko du?

    Liburu astuna dela ematen duen arren, istorio labu…

Ezekiel nora ezean

Idazlea: Jasone Osoro Argitaratze eguna: 2012/09/03 Argitaletxea: Elkar





Ezekiel ikastolatik irteterakoan bere aitarekin topo egin du, aita txikia zenetik  ikusi gabe zegoen eta amak kontatutako istoriengatik aitarenganako amorrua izan dio.

Aita, Gloriarekin (bere emaztea) eta Naroarekin (Gloriaren semea) aurkeztuko da. Ezekiel oso nahastuta dago bere egoerarekin, Elenaren mutil-laguna izatea, aitaren itzulera, Maria... hau da, ez dago umore onez. Leonen urtebetetzea izango da laster eta festa bat prestatu nahi diote. Pixka bat beranduago Elena sartuko da lokalera, abisatu gabe eta Ezekieli ez zaio horrela sartzea gustatuko, orduan haserretu egingo dira eta Leonek kontsolatuko du.
     Ezekiel etxera bueltatzean aita eta ama musukatzen arrapatuko ditu, baina ez dira bueltatuko, hurrengo egunean Ezekiel Naroarekin hitz egin du eta musukatu egingo dira.
Festaren eguna eldu da. Festa horretan Olak bere lehengo musua lortuko du? Ama eta Aitak beraien artekoa konponduko dute?
  Niri, liburu hau, …

Nur eta banpiroen dantza

Izenburua:Nur eta banpiroen dantza. Idazlea: Toti Martinez de Lezea. Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak, S.L. Ilustratzailea: Ivan Landa. Bilduma: Nur. Argitaletxea: Erein. Argitalpen data: 2016
Nurri, nagusitan, zinemako antzezlea izatea gustatuko litzaioke. Oraintxe bertan hasi nahi du filmak grabatzen. Horregatik, lagunekin batera, banpiroen film labur bat egitea erabakiko du. Bere osaba Aritzek, badaki filmak editatzen eta berak lagunduko die.
Egun batean, Nur eta bere lagunak, benetako plato bat bisitatzera joango dira. Plato horretan, banpiroen film bat grabatzen arituko dira. Hau kasualitatea!
Inor konturatu gabe, kamerinoetara sartuko dira. Bertan, banpiroen antzera jantzi eta benetako antzezle bihurtuko dira. Banpiroen dantzaldia izango da, eta bertan egongo dira banpiro guztiak.
Nur, banpiro batekin dantzan ari dela, gela hartan dauden guztiak benetako antzezleak ez direla konturatuko da. Badaude benetako banpiroak ere!
Zer gertatuko da? Nola irtengo dira handik? Banpiroek kosk egi…