Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2016

Munduko web garrantzitsuenetako asko erorarazita

Munduko webgune garrantzitsuenetako askori eraso masiboa egin diete ostiral arratsaldean. Webgune kaltedun guztiak AEBkoak dira. Besteak beste, hauei egin diete eraso: Twitter, Paypal, Amazon, eBay, Reddit, Spotify, Airbnb, Shopify, SoundCloud, Github, The New York Times eta Financial Times. Antza denez, DDoS erasoa izan da, eta bi ordu iraun du. Tarte horretan, zerbitzarien enpresak  erasoei aurre egiten saiatu dira.     DDoS eraso batean, pirata informatikoek zerbitzariak kolapsatzen dituzte, sartzeko eskaera faltsu masiboak bidaliz.






Iturria: http://www.eitb.eus

Soinuaren nolakotasunak

Soinuaren nolakotasunak aztertu ondoren soinuak interpretatzeko momentua heldu da. Taldeka, soinuak interpretatu eta grabatu ditugu. Ia grabazio horiek nola gelditu diren. Entzun, entzun!

1.taldea
2.taldea
3.taldea
4.taldea
5.taldea
6.taldea
7.taldea


Lurraren antzeko planeta bat deskubritu dute

ESOko (Europako Behatoki Australa) astronomoek iragarri dutenez, Lurraren antzeko planeta bat dago Eguzkitik gertuen dagoen izarraren inguruan. Proxima Centauri izena du izar horrek; eguzki-sistematik 4 argi urte baino pixkat gehiagora dago, eta detektatutako planetak habitagarria izateko aukera du, ur likidoa izateko moduko tenperatura baitu. Informazio-iturria: zientzia.eus

Schiaparelli modulua, Marten “lurreratzeko” prest

Duela bi egun askatu zen Schiaparelli modulua TGO satelitetik, eta, ondo bidean, bihar jarriko da Marteren azalean, hemen 16:48ak direnean. ExoMars egitasmoaren une garrantzitsuenetako bat izango da. Haren helburua: Marteren ingurunea aztertzea eta2020rako prestatzen ari diren misioetarako teknologia probatzea.




Informazio-iturria:zientzia.eus

Antartikako ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi da

Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakusten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek.  Science aldizkarian azaldu dituzte emaitzak, eta, erakutsi dutenez, azken 16 urtetan, 4 milioi km2 txikitu da. Hain zuzen, 2000. urtean iritsi zen zuloa inoiz baino handiagoa izatera; hau da, urte horretatik aurrera ozono-geruza txikitzen egon da.

Informazio-iturria: zientzia.eus

Gutxienez 400 urte bizi daiteke Groenlandiako Marrazoa

Groenlandiako marrazoa (Somniosus microcephalus) Atlantikoko iparraldeko ur hotzetan bizi da, eta bost metrotik gora izatera irits daitezke. Ikertzaileek oso gutxi dakite marrazo horien biologiari buruz, baina espero zuten bizitza luzekoak izango zirela. Gainera, arrainetan adina neurtzeko ohiko teknikek ez dute balio marrazo hauentzat, ez dutelako horretarako beharrezkoak diren egitura kaltzifikaturik. Hala, erradiokarbono-datazioa erabili dute bazterkin gisa arrantzatutako 28 emeren adina kalkulatzeko.




Informazio iturria: Zientzia.eus