Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2015
KRITIKA


Izenburua:Futbol zale amorratuak Itzultzailea:Jose Antonio Sarasola 2015(e)ko maiatzak 31 14:29 Argitaletxea:Ibaizabal Urtea: 2008


Grun taldean aritzen dira Moritz, Catrina, Niko ,Alex, Mehmet… Oso gustukoak dituzte jokoa eta lehia, baina ikasi behara daukate.
Joko zikina liburuan, joko zikina ageri da fotboleko txapelketako talde baten aldetik.
Txapelketa hasten da eta baloiak oso arraroak ziren denbora guztian grunengana zihoatzen imana bazeukaten bezala orduan entrenadoreak esan zuen Juan begiratzen baloi gelara ea zer gertatzen den baloi gelara irizterakoan araaaaaaa ZER EGONGO OTE ZEN BALOI GELAN???


Liburu hau nire gustukoa izan da. Oso dibertigarria iruditu zaidalako. Nahiz eta hasieran pizkat txapa izanliburuak, hau liburu politenetarikoa izan da. Horren ondorioz behin baino gehiagotan irakurri dut. Irakurtzeko oso erraza da. Liburu hau denei gomendatzen diet. Gazteria gehienari gustatuko zaio liburu hau. Baina gehienez abenturazko eta umorezko liburuak gustatzen zaizkien pertso…

Australopitekoen garaian ere, anitz eta batera

Lucy, A. afarensis ezagunaren garai eta eremu bertsuan bizi izan zen beste hominino espezie bat aurkeztu dute: Australopithecus deyiremeda. ( Etiopiako Afar eskualdearen erdialdean aurkitu dute).
Fosilak —hiru baraila-zati— duela 3,5-3,3 milioi urtekoak direla adierazi dute aurkitzaileek, Clevelandeko Historia Naturalaren Museoko Yohannes Haile-Selassiek zuzendutako taldeak, eta, halaber, nabarmendu dute fosilen ezaugarriak espezie garaikideetatik desberdinak direla; haien esanean, aparteko espezietzat jotzeko bezainbestekoak.



Iturria:Elhuyar aldizkaria

Nur eta dortoken uhartea

Martinez de Lezea, Toti; Landa, Juan Luis; Erein; 2012
Nur beti bizi izan da bere gurasoekin eta aiton amonen etxetik gertu Larrabetzun, baina duela lau bat urte Txinan bizi da. Txinan lagun berriak egin zituen iristean, baina Bilbokoa den lagun bat ere badu bertan. Egun batean ikastetxeak dortoken uhartera irteera bat proposatuko du. Horretarako hegazkinez bidaiatu behar dute. Nurren kasua, lehen aldia da hegazkin batean igotzen dena, eta oso urduri dago hasiera batean. Helmugara iristean ohartzen dira merezi izan duela bidaia horrek. Dortoken bizitza “aztertu” eta beraien osasun-zentroa…ikusiko baitute. Bertara iristean, oroitzapen bezala aurkitu nahi duen bakarra “I...” jartzen duen kamiseta bat erostea gustatuko litzaioke.Ezagunak diren pertsonen bat edozein tokitatik logo horrekin idatzitako kamiseta zuria... horiek dira armairuan dituen kamisetak. Egun horietako batzuetan hondartzan bainatuko dira. Halako batean Nurrek dortoka batekin egingo du topo, eta berarekin igeri egiten jo…

Heriotz zuriz jantzita (kritika)

IZENBURUA: Heriotza zuriz jantzita AUTOREA: Migel Angel Mintegi ARGITALETXEA: Ibaizabal URTEA: 2011

Klaudia, Brasileko 17 urte dituen immigrantea da. Nafarroako mendi aldeko herri txiki baten, prostituzio etxe handi bat zabaltzen dute, eta bertan Klaudiari lan egitera behartuko dute bere borondatearen kontra. Beste aldetik, unibertsitario batzuk, haien oporrak eskiatzera joaten pasatzen dituzte, elurretan daukaten etxe batera.
    Arratsalde osoa eskiatzen ibiliz ostean, basoan, Klaudiarekin egiten dute topo. Polizia sobornatuarekin, eta prostituzio etxeko segurtasunekoekin izango dituzte arazoak unibertsitarioak eta Klaudiak, poliziek eta segurtasunekoek, haien paraderora gero eta gehiago hurbiltzen ari direlako. Klaudiarentzat irtenbide desberdinak bilatuz, plan bat interesgarria aurkitzen dute: poliziak eta klubeko segurtasunekoak engainatu, eta mendi aldera joan, Klaudiaren askatasunaren bila. KLAUDIA ETA BERE LAGUN BERRIEN PLANAK, NAHI IZAN MODUAN IRTENGO DIRELA USTE DUZU? Er…

Jara Live

IZENBURUA:Jara Live EGILEA: Jasone Osoro ARGITALETXEA:Erein URTEA:2010 Jara, neskatxa bat da. Madrilen bizi da bere familiarekin. Mutil-laguna ere badu Jarak. Eta oso lagun onak. Bere mutil-laguna asko maite du Jarak eta Bere mutil-lagunak berari ere. Jarak, bere mutil-lagunarekiko daukan kexa bakarra, denbora guztian bere gainean eta kontrolatzen ari dela da. Hori ez zaio asko gustatuko neskatxari. Gazte nahiko formala da Jara. Ikasketetan oso ona da eta familiari asko laguntzen dio. Bere lagun gehienak, ez dira bera bezalakoak. Festetara joaten dira, alkohola edaten dute… Noizbehinka Jara ere beraiekin irteten da. Bere lagunik onena, Ihintza da. Hau oso festazalea da. Madrileko arratsalde batean, Ihintzak, Jarari deituko dio. Honek, Lekeition festibal bat zegoela esan eta hor, beraien lagun batzuk osatzen duten talde batek joko duela azaldu dio. Jarari plana gustatuko zaio baina ez du uste gurasoek Lekeitioraino joaten utziko diotenik. Gurasoei konbentzitu eta gero, joaten utzi dioten. L…

Gizajo baten egunkaria egun zakarrak

Gizajo baten egunkaria                            egun zakarrak EGILEA:Harry N. AbramITZULTZAILEA:Miren arratibel ARGITALETXEA: Alberdania ARGITARATUTAKO URTEA: 2012ko azaroan
LABURPENA
Udako oporrak dira, eguraldi aparta dago eta jendea gustura dabil kalean, baina gure Greg maitea etxe zuloan sartuta dago, hau da, bere gelan, kortinak itxita, bide -jokoekin jolasten. Gregek bere kobazuloan egotea nahiago du, uda ederra disfrutatzen egotea baino. Berak bere ametsetako oporraldia bizitzen dagoela esaten du uda ez zaiola asko gustatzen,bere gustokoa ez delako. Bere amari ordea ez zaio ondo iruditzen Greg bere etxean bideo-jokoekin engantzatuta egotea, orduan bertatik irteteko esaten dio, ez delako egokia bere urteko gazte batek bere bizitza horrela pikutara botatzea. Benetan gomendatuko nizueke liburu ikaragarri hau irakurtzea irakurri dudan liburuetati hobrena delako, eta zuei asko gustatuko zaizuelakoan nago.


ONDORIOA
Liburu hau asko gustatu zait, alde batetik, gure adineko gazte batzuentza…

Kritika

IZENBURUA: San Ferminak, Lesakan IDAZLEA: John Andueza ARGITALETXEA: Elkar

            Egun baten, Bilintx institutuan Nikolas Barrabas irakasleak DBHko ikasleei gogorarazten die ikas-bidaian joateko erabakiak hartu behar dituztela eta dirua biltzen asi behar direla gogorazten die.

Ikasle baten bizilagunak, bitartean, leuzemia du; bost urteko neskatila bat da Andrea izenekoa. Andreak eta  bere amak ez dute dirurik etxea ordaintzeko eta Andrea gaixoak ez du dirurik gaixotasunaren aurkako medikua ordaintzeko.

Ikasleak ikas-bidaian nora joateko eta zer egiteko Barrabas maisuak bakoitzaren iritzia eskatu du. Ikasle bakoitzak leku batera joatea nahi du eta bozketa bati esker erabaki dute aste Santuko oporretan Saloura joatea.

Dirua lortzeko futbito txapelketa bat antolatuko dute eta horri esker diru kopuru bat lortuko dute eta Danelek ikasleetako bat diruzain ezarriko du. Danelek beste ideia bat dauka diru gehiago lortzeko ordea, ikastolako jaian kontzertu bat egitean eta herriko musika taldea…

Kritika

Egilea: Antxiñe Mendizabal Izenburua: Nire alabak ez dauka erremediorik Argitaletxea: Elkar Urtea: 2013
Irati, hamalau urteko nerabe bat da eta beste nerabe gehienei gertatzen zaien bezala, hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira. Horrek etxeko giroa hankaz gora jarri du eta ez dago hura kontrolatzerik. Liburuan, Iratiren bizitza kontatzen da, hau da, familiako arazoak, lagunek duten garrantzia… Baina era berean nerabezaroa beste puntu batetik ikusten laguntzen du, hau da, nagusien ikuspuntutik. Eta nahiz eta nerabezaroa ez izan gaixotasun bat, dena bezala, pasatu beharreko gauza bat da, etxe guztietan pasatu behar izaten dena.   Nire ustez liburua oso errez irakurtzen den liburuetako bat da, izan ere ondo azaltzen dira gaiak eta interesgarriak izaten dira. Liburua oso interesgarria da, eta bestalde, nerabezaroa hobeto ulertzeko liburu aproposa da. Orokorrean  gustukoa izan da, zuek ere irakurtzera animatu!
Kattalin Garaizabal 2015eko maitzaren 25a

Liburuaren Kritika

LIBURUAREN TITULUA: Labarreko Itsasargia IDAZLEA: Oihane Fernandez MARRAZKILARIA: Alex Orbe ARGITALETXEA: Elkar EDIZIO URTEA: 2013
Trena. Bakardadea. Horrela, bakarrik, sentitzen da hamar urteko neskatila bat bere osabarengana abiatzen denean, etxeko arazoetatik ihes eginez.
Herriko itsasargiaz arduratzen den osaba Giusepperen begirada triste eta iluna ikustean, farozain bakartia dela eta zerbait bere baitan gordetzen duela susmatzen du, bere bizitza sekretuz beterik dagoela. Gainera, itsasargi zaharraren egurrezko zutabe batean marraztuta zenbakien segida bat aurkitzen du, eta zenbakien misterioa argitzeko gai dela pentsatzen du gazteak. Argitzeko nahian, gizonaren bizitzan miatzen hasten da… Hasiera batean osabari galdetzea pentsatzen du, baina ideia azkar kentzen zaio burutik. Gizonaren ezpainetarik ez dela txintik ere aterako ziur dago. Bere buruari egiten dizkion galderak argitu nahi baditu, bakarrik abiatu beharko da erantzunen bila. Etxeko liburutegia, gau-mahaian giltzapean dagoen tir…

KRITIKA

Nur eta denboraren liburua
Izenburua: Nur eta denboraren liburua. Argitaletxea: Erein. Idazlea: Toni Martinez De Lezea Edizioa: Erein
Nurrek bere amonaren etxean liburu bat aurkitu, hartu eta etxera joango da irakurtzera. Irakurtzen hasterakoan liburu barrura sartuko da eta hango pertsonaia asko eta asko ezagutuko ditu. Nur handik paseatzen zegoen bitartean neska bat ikusiko du eta bere aldamenean piratak. Piratak neska pirata batekin ezkontzeko behartzen zeuden, eta Nur, hori ikusita, bere lagunei laguntza eskatzera joango da. Nurrek hori kontatzean bera eta bere lagunak istorioan sartu eta Nurrek ezagututako pertsona baten bila doaz, Robin Hood-en bila. Zer gertatu den esatean Robin Hood, bera eta bere lagunak neska erreskatatzera joango dira. Nurrek eta bere lagunak abentura zoragarriak igaroko dituzte liburuaren istorio barruan. Neska erreskatatuko al dute? Zer gertatuko da?

Liburu honetatik ondorio batzuk atera ditut. Nurren liburu guztiak abenturazkoak eta fantasiazkoak dira, hori ez z…

GERRA TXIKIA

KRITIKA

IZENBURUA: Gerra Txikia
EGILEA: Lander Garro
ARGITALETXEA: Susa
URTEA: 2014ko maiatza

  Nagore, Xabi, Ama eta Gotzon Oreretarrak, abentura ederra bizi izan dute. Aita errefuxiatuak beraiek iparralderantz eraman ditu umeak bertan etxez etxe joan-etorriak egingo dituzte aitak bertan baititu lagun minenak. Han ETA-ren aurkako hainbat atentatu izan ohi dituzte aurrez aurre frantsesen eta espainiarren aldetik, bertan Euskal Herriko gazte asko hiltzen dira, guztiaren gainetik, eta bat-batean polizia beraien errefuxiatu etxean sartuko da, aita ETA-koa zela esanez. Madrilgo espetxera bidaliko dute, bertan hainbat abentura pasatuz; anaiak aita egon ez arren, maitasuna, frantsesa ikasteko nahia...izango du. Zer gertatuko da aitari espetxe zigorra kentzean? Non biziko dira?Zer lor dezakete?

 Liburu hau hasieran ulertzeko zaila da, baina irakurri ahala ikus dezakezu, orain dela gutxi gure inguruko herrietan, zer sufritzen zuten, gerra txiki hartan bertan ez baitzegoen ez irabazlerik ez galtza…

Albeltzaintza

Behi-ekoizpenak animalia txikien produkzioak baino hamar aldiz gehiago kutsatzen du2014/09/10 Estatu Batuetako eta Israeleko ikertzaileek Estatu Batuetako haragi-produkzioaren ingurumen-inpaktua aztertu dute, eta, lortutako emaitzek jasotzen dutenez, hainbat ekoizpenen artetik behiki-produkzioak kutsatzen du gehien. Lanaren arabera, behi-haragiaren ekoizpenak hamar aldiz inpaktu handiago du txerrikien, hegaztien, arrautzen eta esnekien prod...
Giza enbrioiak genetikoki eraldatu dituzte, lehen aldiz
Lehen aldiz, enbrioiak genetikoki eraldatzeko teknika bat probatu dute giza enbrioietan. Sun Yat-sen Unibertsitatean egin dute esperimentua, Txinan alegia.
Probatu duten teknika CRISPR/Cas9 izeneko konplexua  enbrioietan injektatzean datza. Konplexu hori nahi den genoma-zatira itsasten da, eta harekin batera sartzen denean bertako geneak eraldatu egiten dira. Esperimentu hau egiteko bastertutako giza embrioiak erabili dituzte.
Hau egitearen  helburua beta-talasemia gaixotasuna eragiten duen HBB gene hori konpontzea zen.



LURPEKO ARGAZKIAK ANTARTIKA IDORREAN 
McMurdoko haran idorretako batean, Taylor bailaran, lurpeko uren bi sistema detektatu dituzte. Izotzik gabeko haranen segida batek osatzen dute McMurdoko sarea, Antartikako Ross itsasoaren ertzean. Glaziarrekin eta aintzira izoztuekin tartekatutako permafrosta da nagusi han, eta batez ere gainazala ikertu da orain arte. Tennessee Unibertsitateko ikertzaile-talde batek gidatutako ikerketak, berriz, lur azpiari behatu dio, eta ikusi du ez dela guztia izoztutako lur gogor soila. Zehazki, ur-sistemen seinaleak detektatu dituzte permafrostaren azpian, bertako tenperaturan likidoak izateko bezain gaziak direnak.   Horretarako, lurzoruaren erresistibitate elektrikoa neurtu dute (eroankortasun elektrikoaren alderantzizkoa da), 350 bat metroko sakoneraraino, helikoptero batetik zintzilikatutako AEM sentsore erraldoi batekin. Sentsoreak korronte elektromagnetikoak eragiten ditu lurpean, eta osaera zein den, erresistibitateak balio batzuk edo beste batzuk izan…